Lekua: Bizkaia Aretoa. Mitxelena aretoa Data: 2024ko azaroaren 9a (larunbata), 19:00 Publikoa: 12 urtetik beherakoentzat gomendagarria ez den jarduera Iraupena: 90 minutu |
Umorea, eta jakina, zientzia asko. Horiek dira Zientzia Club formularen osagai nagusiak. 2014ko Zientzia Astean izan zen estreinaldia eta ordutik arrakasta ziurtatuta dago urtero. Baina, zer da zehazki Zientzia Club? UPV/EHUko ikertzaileek ikuskizuneko egileak eta protagonistak dira. Bakarrizketa bat izan daiteke, solasaldi bat, ikuskizun bat, edo horien guztien arteko nahasketa ezin hobea. Xedea da beren ikerketak edo gaurkotasun-gaiak azaltzea.
Zientzia eta UPV/EHUn egiten den ikerketa-lana zabaltzeko era dibertigarria, dudarik gabe.
Aurten honako bakarrizketa hauek izango ditugu:
Eta izotza uretan hondoratuko balitz?
Rubén Ibarrondo López Hizkuntza: gaztelania |
Espero dut izotzak flotatzen duela jakingo duzula, baina pentsatu al duzu ze zoragarria den hau? Badakizu izotz mota batek EZ duela flotatzen?
Bakarrizketa honetan ikusiko dugu izotz mota hori zein den eta izotza osatzen duen urak zer propietate dituen. Besteak beste, itsas bizitzak ur gaineko izotza izateko duen zortea egiaztatuko dugu.
Gorraren plantak ez egin…
Víctor Manuel Rodríguez Rivera Hizkuntza: euskara, gaztelania |
Ludwig Van Beethovenez mozorrotuta eta bere musikaz lagunduta, egungo elikadura-arazo garrantzitsuenetako batzuk aztertuko ditut, badirudilako belarri batetik sartzen eta bestetik irteten zaizkigulako. Oso kontu txikiekin hasiko naiz, hala nola itsas elikagaietan mikroplastikoak egotetik, edo ur-eskasiatik, alderdi makroskopikoagoetara iritsi arte: adibidez, kontsumitzen ditugun elikagaiak sortzen dituen sektorearen agonia: lehen sektorea.
Eta zuk…? Gorrarena egingo duzu?
Fisika hau sutan dago
Leire Zufia Miguel Hizkuntza: euskara, gaztelania |
Badakizu zer den Leidenfrost efektua? Ez?
Bakarrizketa honetan ikusiko dugu nola fenomeno fisiko honek hainbat gauzetan lagun diezagukeen gure egunerokoan, arrautza bat frijitzetik, erredura handietatik babesteraino. Pelikula eta liburuak “Elemental” gisa aztertuko dugu, efektuaren erabilgarritasuna irudikatzeko, eta esperimentu oso deigarri batekin amaituko dugu. Eskua sutan jarriko zenuke fisikagatik?
Ilargietaraino eta bueltan
Naiara Barrado Izagirre Hizkuntza: euskara |
Denok ezagutzen dugu Ilargia, eta denok geratu gara noizbait gure bizitzan liluratuta hari begira, baina bakarra al da? Ba al dago besterik eguzki sisteman? Eta unibertsoan? Ba aurreratzen dizuet ez dakidala gurea bezain polita dagoen baina bai ilargi gehiago daudela, hori ziur! Eguzki sistemako beste planeta batzuek haien Ilargi edo satelite naturalak dauzkat. Horri buruz gehiago jakin nahi izatekotan adi nire monologoari.
Mikrouhinekin dantzan
Idoia Mugica Mendiola Hizkuntza: euskara |
Mikrouhin labea gure sukaldeetan sartu zen duela hamarkada dexente eta oraindik ere batzuentzat ezezaguna da, edo hare okerrago, beldurgarria. Bakarhizketa honetan bere funtzionamendua eta berezitasunak ezagutuz esperimentu apartak egin ahal izango ditugu, dantzan jarri ere!
Arrainek ibaian edan eta edan eta berriz edaten badute, txisa eta txisa eta berriz txisa egiten al dute?
Ibon Cancio Uriarte Hizkuntza: euskara |
Gabonetako gezurrik borobilenetakoa da. Ibaitetako arrainek ez dute urik edaten. Bai ordea itsasokoek. Benetan egia dena hauxe da, ibaietako arrainek txis jario handia dute. Itsasokoek aldiz txi gutxi egiten dute. Gabonak ez dira honen arduradunak baizik eta osmosia. Beraz, ur-gezako piszinan arduratu arrainek egindako pisaz eta ez horrenbet zure alboko lagunurkoak egin zezakenaz.
Diabetesa: icebergaren tontorra
Izortze Santin Gomez Hizkuntza: euskara |
Bakarrizketariakbere ikerketa lerro nagusiaren inguruko bakarrizketa proposatzen du. Diabetesa zergatik sortzen den modu dibulgatiboan azalduko du, genetikaren eta ingurune-faktoreen arteko elkarrekintzak duen eragina azpimarratuz.
Gizakia animalia bat da…..
Iker Badiola Etxaburu Hizkuntza: euskara |
“Gizakia animalia bat da…”. Esaldi hau amaitu gabe dago eta, hortik abiatuta, bakarrizketa honen egileak XXI. mendeko gizadiaren ongizateaz eta bizi-kalitateaz hausnartzen saiatuko da.
Urak energia ematen digu, eta asko dago (oraindik…)
Esteban Jacob Taquet Hizkuntza: gaztelania |
Denok dakigu ura energia-iturri bat dela, edo mugimenduagatik, energia zinetikoa delako, edo garaieragatik, energia potentziala dena. Ibai-ibilguetako errota tradizionalek aspalditik aprobetxatu dute. Estebanek oso ohikoak ez diren modu batzuetaz hitz egingo dizue errota horietako batzuek iristen zaien ura nola erabiltzen duten azaltzeko.