Bisitariak robotikaren, kontrolaren, automatizazio industrialaren eta osasunerako diseinatutako gailu adimendunen munduarekin lotutako ekipoen funtzionamendua ikusi ahal izango du txoko honetan. Horretarako, hainbat gailu egongo dira ikusgai:
- Robot industrialak, seriekoak zein kolaboratiboak, prozesu industrial baten simulazioan lan egiten dutenak, publikoak uler dezan nola erabiltzen diren robotak industrian.
- Robotika mugikorra, Arduinon oinarritutako sistemetatik abiatuta eraikia.
- Eskala murriztuko ereduak, non kontrol automatikoaren oinarriak eta sistemen kontrolaren oinarrizko arazoak (adibidez, ball and beam maketa edo pendulu alderantzikatua) nola konpontzen diren ikusten baita.
- Ekoizpen-instalazio automatizatu baten eskalazko maketa. Instalazio horretan, ontzi txikiak muntatuko dira automatikoki, eta bisitariak erabaki dezake zer pieza-mota muntatu nahi duen.
- Gainera, makulu sentsorizatu bat ere ikusi ahal izango da. Makulu horrek adimen artifizialean oinarritutako hainbat aplikazio ditu txertatuta, pazienteen eguneroko jarduera fisikoa monitorizatzeko eta sailkatzeko.
Hori guztia osatzeko, robot industrialen, mugikorren, asistentzialen eta abarren bideoak pantailan proiektatuko dira.