Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU IZEN EMATEAK 2025
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
Txokoen erreserba. Ikastetxeak
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • BILBO
  • DONOSTIA
  • VITORIA-GASTEIZ
  • BARAKALDO
  • Edizioak
    • 2024ko Edizioa
    • 2023ko Edizioa
    • 2022ko Edizioa
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Herritarren zientzia astronomian

Jarduera mota: Tailerra
Egoitza: Bilbo
Inskripzioa ez da beharrezkoa
Izena eman
Izena eman
Izena eman
Izena eman
Izena eman

Lekua: Bizkaia Aretoa
Data eta Ordutegia:
Publikoa: 12-18 urte
Iraupena: 60 minutu

Asko dira gaur egun lanean diharduten espazio-misioak. Esaterako, misio bana dago Merkurio, Artizarra eta Jupiter ikertzen, bizpahiru Eguzkia monitorizatzen eta beste 2-3 asteroide eta kometa zehatzak behatzen. Martek soilik dozena bat misio ditu, planeta airetik edo azaletik ikertzen dutenak, eta Ilargia aztertzeko ere bost misio inguru daude.

Ondorioz, zientzialariek jasotzen duten datu astronomiko kopurua oso handia da eta askotan datu horiek guztiak ikertzeko denbora falta zaie. Hori dela eta sortu zen Herritarren Zientzia deiturikoa, herritar askoren laguntzaz datu zientifiko guztiak aztertu ahal izateko ekimena, frogatuta baitago puntako teknologia edo teknikekin lortutako emaitza bera lortu daitekeela herritar askori galdetu eta batez bestekoak eginez.

Eguzki Sistemaren arloan asko dira horrelako proiektuak. Adibidez, Marteren azalean edo Jupiterren atmosferan egiturak bilatu daitezke. Edota Lurretik gertu pasatzen diren asteroide aktiboak bilatu. Unibertsotik datozen seinale artifizialak ere sailkatu daitezke. Edota gure planetan dugun argi kutsadura aztertu. Baita beste izarren inguruko exoplanetak detektatu ere.

Tailer honetan halako hiruzpalau tresna ezagutuko ditugu.

Haurrek pertsona heldu batekin egon behar dute tailer osoan zehar. Helduek tailerrean izena eman behar dute.

GJH 12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak GJH 17. Helburuak lortzeko aliantza

Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2025 Zientzia Astea - XXV. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea