Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU IZEN EMATEAK 2025
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
Txokoen erreserba. Ikastetxeak
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • BILBO
  • DONOSTIA
  • VITORIA-GASTEIZ
  • BARAKALDO
  • Edizioak
    • 2024ko Edizioa
    • 2023ko Edizioa
    • 2022ko Edizioa
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Herritarren zientzia astronomian

Jarduera mota: Tailerra
Egoitza: Bilbo
Txandak ikusi

Jarduera honetarako izena emateko epea itxi da. Oraindik leku libreak daude eta jardueraren egunean esleituko dira iristeko hurrenkeraren arabera.
Lekua: Bizkaia Aretoa. Elhuyar Aretoa
Data eta Ordutegia:
– 2024ko azaroaren 10a (igandea), 10:30 (gaztelania)
– 2024ko azaroaren 10a (igandea), 12:15 (euskara)
Publikoa: 12-18 urte (15 urtetik beherakoek heldu batekin etorri behar dute)
Iraupena: 75 minutu

Asko dira gaur egun lanean diharduten espazio-misioak. Esaterako, misio bana dago Merkurio, Artizarra eta Jupiter ikertzen, bizpahiru Eguzkia monitorizatzen eta beste 2-3 asteroide eta kometa zehatzak behatzen. Martek soilik dozena bat misio ditu, planeta airetik edo azaletik ikertzen dutenak, eta Ilargia aztertzeko ere bost misio inguru daude.

Ondorioz, zientzialariek jasotzen duten datu astronomiko kopurua oso handia da eta askotan datu horiek guztiak ikertzeko denbora falta zaie. Hori dela eta sortu zen Herritarren Zientzia deiturikoa, herritar askoren laguntzaz datu zientifiko guztiak aztertu ahal izateko ekimena, frogatuta baitago puntako teknologia edo teknikekin lortutako emaitza bera lortu daitekeela herritar askori galdetu eta batez bestekoak eginez.

Eguzki Sistemaren arloan asko dira horrelako proiektuak. Adibidez, Marteren azalean edo Jupiterren atmosferan egiturak bilatu daitezke. Edota Lurretik gertu pasatzen diren asteroide aktiboak bilatu. Unibertsotik datozen seinale artifizialak ere sailkatu daitezke. Edota gure planetan dugun argi kutsadura aztertu. Baita beste izarren inguruko exoplanetak detektatu ere.

Tailer honetan halako hiruzpalau tresna ezagutuko ditugu.

GJH 12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak GJH 17. Helburuak lortzeko aliantza

Txandak

Jarraian, eskuragai dauden txandak eta lekuak dituzu. Tokirik ez badago ere, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zaitugu.

Azaroak 10

  • 10:30
    gaztelera
    6 leku geratzen dira!. Izena eman
  • 12:15
    euskara
    Azkar ibili! Leku bakarra geratzen da. Izena eman
Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2025 Zientzia Astea - XXV. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea