Hizkuntza: euskara, gaztelania |
Elektronika gure eguneroko bizitzako jarduera gehienetan agertzen da. Askotan, ez gara konturatzen, baina eragin izugarria du gure bizi-kalitatean eta gure planetaren etorkizunean.
Txoko honetan ikusi ahalko da nola aplikatu daitekeen elektronika egunerotasunean esperimentu eta aplikazio praktiko batzuekin jolasten. Bereziki, elektronikan eta dronen batería-sistemetan jarriko da arreta.
Zientzia Astearen aurtengo ediziorako diseinatu diren esperimentuak eta sistemak hauek dira:
- Bateriadun trena, telefono mugikorrarekin maneiatu daitekeena eta Arduino mikrokontrolagailu hezigarriekin egindako kontrol-sistema duena.
- Itsaspeko drona, itsas hondoa eta itsas egiturak mantentzeko eta zaintzeko erabitzen dena.
- Gailu eta sistema elektronikoekin hainbat esperimentu, elektronika eta haren aplikazio ugariak jende guztiari hurbiltzeko balioko dutenak.
Esperimentuak seinaleak eta posterrak bistaratzeko neurgailuetan oinarritzen dira.