Txoko honetan Energia Berriztagarrien alorreko teknologiei buruzko informazioa eskainiko da. Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko laborategietan erabiltzen diren tresnak ezagutzeko aukera emango da. Publikoarekin elkarreragiteko zenbait praktika egingo dira; besteak beste, telurio bat erabiliko da Lurretik ikusita Eguzkiaren posizioa irakasteko, edo energia eolikoaren eta fotovoltaikoaren munduan barneratzeko ekipoak erabiliko dira.
Ondokoa azalduko da, besteak beste:
- Telurioa
- Energia eolikoa irakasteko ekipoa (1. maleta)
- Energia fotovoltaikoa irakasteko ekipoa (2. maleta)
- Hidrogenoa erregai-piletan sortzeko, biltegiratzeko eta erabiltzeko modulua
- Eguzki-sukaldaritza (bolumena: 1,5 m3)
- Bizikleta estatikoa, energia sortzeko sistemarekin
- Stitling motako motorrak
- Plastikoak birrintzeko makina (\\\”Precius plastic\\\” proiektua) (150 kg)