Lekua: Bibat Museoa. Auditorioa (Ekitaldi-aretoa) Data eta Ordutegia: 2024ko azaroaren 7a (osteguna), 19:30 (gaztelania) Publikoa: guztientzat Iraupena: 45 minutu Inskripzioa ez da beharrezkoa, lekua bete arte. |
Iruditeria grekoan ura –aldakorra da eta eraldatzeko gaitasuna du, baina ezegonkorra eta anbibalentea era bada– sinbolismoz beteta dago, eta horietako batzuk oraindik ere bizirik daude. Gainera mitologiaren eta literatur grekoko testu askoren azterketak agerian uzten du lehorteak zein uholdeak ohikoak zirela Antzinako Grezian. Gizarte tradizionala da eta nabarmenki nekazaria. Hortaz, lehortea arazo larria zen; sakrifizio handia egin behar zen, bai eta jainkoen mesedea eskatzeko kultuak eta erritualak ere. Gainera, testigantza askok hitz egiten dute hezetasun eta janari ezak behartutako migraziomugimenduez, eta horrek greziarrak Itsaso Beltzeko eta Mediterraneoko leku askotan finkatzea eragin zuen. Uholdeei dagokienez, mito grekoek jainkoek lurra garbitzeko eta hýbris edo gizakien harrokeria zigortzeko bidalitako uholdeez hitz egiten dute; beste batzuetan, berriz, iturri horien arabera, grekoek hiriak maiz urpetzen zituzten uholdeen aurka borrokatu behar izaten zuten. Halaber, badira lurra urpetu eta hondamendi handiak eragiten zituzten itsas olatuez diharduten istorioak ere.
Hala, hitzaldiaren xedea da, batetik, uraren inguruko iruditeria (hau da, adierazpen jainkotiarra edo haren balio ordaliko eta birsortzailea) ezagutaraztea, eta, bestetik, Antzinako Greziako lehorteen eta uholdeen ondorioen eta zailtasun horiei aurre egiteko egindako ahalegin teknikoen berri ematea: kanalizazio lanak, putzu eta zisternak eraikitzea, bai eta lehorketa lanak eta dikeak eta presak eraikitzea ere.