Lekua: Bizkaia Aretoa Data eta Ordutegia: Publikoa: 12-18 urte Iraupena: 60 minutu |
Mikroplastikoek eragindako kutsadura erronka ikusezina ez ezik, kezkagarria ere bada. Lurzoruan dauden mikroplastikoak landareek sustraien bidez xurga ditzakete, eta ondoren landare-ehunetan pilatu. Baina, ba al dakizu zein diren metaketa horren ondorioak landareetan eta ekosistemetan?
Tailer honen helburua da mikroplastikoek ingurumenaren eta ekosistemen osasunaren gainean duten eragina modu kritiko eta zientifikoan ulertzea, ikuspegi parte-hartzaile batetik abiatuta. Jarduera honek “escape room” formatua erabiltzen du, gamifikazio-elementuekin uztartuta, mikroplastikoek ingurunean dituzten ondorioei buruzko sentsibilizazioa sustatzeko. Ikuspegi dinamiko eta lankidetzazko honen bidez, parte-hartzaileek kutsadura honen eraginak modu hezitzaile eta interaktiboan ezagutzeko aukera izango dute.
Helburu nagusia da mikroplastikoen arazoari buruzko kontzientzia piztea eta ikaskuntza aktiboa sustatzea, landare-biologia eta ekologiaren inguruko ezagutzak barneratuz. “Escape room” hau publiko orokorrarentzat diseinatuta dago, adin guztietako pertsonek erronka ekologiko honen konponbidean parte hartzeko aukera izan dezaten.