Lekua: Bibat Museoa. 2. solairua Data eta Ordutegia: – 2024ko azaroaren 10a (igandea), 11:00 (gaztelania) – 2024ko azaroaren 10a (igandea), 12:00 (gaztelania) Publikoa: guztientzat Iraupena: 60 minutu |
Jarduera honen asmoa da Biomedikuntzaren eta Osasun Zientzien arloan ikerketarako erabiltzen diren hainbat teknika azaltzea, zenbait gaixotasunen tratamendurako farmako berriak garatzera bideratutako ezagutza zientifikoa sortzea helburu.Zehatzago esanda, ekimen honetanWestern Blot teknikaren erakustaldia planteatzen da; oinarrizko teknika analitikoa da, zeina ezinbestekoa baita zientziaren hainbat arlotan, hala nola biologia molekularrean, biokimikan, bioteknologian edota immunologian.Lagin jakin batean (adibidez, arratoi burmuin edo bihotz zati batean) proteina espezifikoak detektatzeko eta aztertzeko erabiltzen da Western Blot teknika, eta hari esker, proteinen balizko alterazioak antzeman daitezke hainbat patologiatan (depresioan, diabetesean, eta bestelakoetan).
Jardueran parte hartuko duten ikasleak arduratuko dira prozedura esperimental osoaz; lagina prestatzetik hasita, proteinak detektatzera bitarte. Horretarako, UPV/EHUko Fisiologia Saileko irakasle-ikertzaileen laguntza eta gidaritza izango dute.
Ondoren, eskuratutako emaitzak estrapolatu egin behar dira; hau da, erabilitako animaliaren eredutik (adib. arratoia) giza eredurako transposizioa egin behar da. Jarraian, ama zelula pluripotenteen erabilera jorratuko da, zeinak gizakien bihotzeko zelulak sortzeko erabiltzen baitiralaborategian. Bukatzeko, bihotzeko arritmien gaia aztertuko da, hori baita UPV/EHUko Elektrofisiologia Kardiakoa ikertaldearen egungo ikerketa ildoa.