Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU IZEN EMATEAK 2025
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
Txokoen erreserba. Ikastetxeak
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • BILBO
  • DONOSTIA
  • VITORIA-GASTEIZ
  • BARAKALDO
  • Edizioak
    • 2024ko Edizioa
    • 2023ko Edizioa
    • 2022ko Edizioa
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Uraren kultura-paisaiak Gasteizko periferian

Jarduera mota: Ibilbide didaktikoa
Egoitza: Vitoria-Gasteiz
Txandak ikusi

Jarduera honetarako izena emateko epea itxi da. Oraindik leku libreak daude eta jardueraren egunean esleituko dira iristeko hurrenkeraren arabera.
Topalekua: Urarteko baratzeen sarrera (Abetxuko). Pozoaldea kalea, 5
Data eta Ordutegia: 2024ko azaroaren 9a (larunbata), 10:30 (euskara, gaztelania)
Publikoa: guztientzat
Iraupena: 3 ordu

Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedrak Zientzia Astearen esparruan antolatutako IBILBIDE DIDAKTIKOEN IV. edizioa da hau. Urtero legez, Katedrako kideek eguneroko paisaien inguruan egiten dituzten ikerketen jakintza eta emaitzak herritarrei hurbiltzea izango da ekimen honen helburu nagusia. Aurreko edizioetan ibai korridoreen gainean interesa piztu zela ikusita, aurten Zadorra ibaira itzuliko gara berriro, Vitoria-Gasteizko periferiako uraren kultur paisaia hobeto ezagutzeko asmoz.

Paisaia zeharkatuko dugu elkarrekin, uraren dinamikekin lotura duen ondare handiaezagutu eta ulertu ahal izateko.Antzinako paisaiek eta gaur egungoek sortzen duten mosaikoaren lekuko da Arabako lautada. Bertan, errota hidraulikoak dira nagusi; izan ere, inguru horretan erreferente izan dira IX. mendetik, komunitate erlijiosoarekin izandako loturaren ondorio gisa,eta oinarrizko azpiegitura dira gaur egun nekazaritzako baliabideak ustiatzeko sistema artikulatzeko orduan. Bada, inguru horretan egingo dugu osteratxoa; Abetxukoko ainguran hasi eta, Igorreko errotatik igarota, Gobeoko errota zaharraren hondarretan bukatuko dugu.

Ibilbidean zehar, hainbat geldialdi informatibo egingo dira, guztien parte hartzearen bidez hainbat helburu lortzeko asmoz:

  • Uraren paisaia kulturalen ondare material eta immateriala deskubritzea, eta errota sistemaren dinamika hidraulikoak ulertzea; baita ondare sistema produktibo horrek hiri dinamikekin eta industria sarearekin zer nolako harremana duen aztertzea ere.
  • Gasteizko periferiako paisaia kulturalak izan duen eraldaketaren berri ematea, eta horrek duenjendartean, hirigintzan, ondarean eta ingurumenean duen garrantzi eta balioa agerian uztea.
  • Hizpide dugun inguruarekin lotura duten espazioetatik ibiltzeak eragin ditzakeen pertzepzioak ulertu eta aztertzea.

Txandak

Jarraian, eskuragai dauden txandak eta lekuak dituzu. Tokirik ez badago ere, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zaitugu.

Azaroak 9

  • 10:30
    euskara/gaztelera
    25 leku geratzen dira!. Izena eman
Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2025 Zientzia Astea - XXV. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea