Txoko honetan, Nutrizioa eta Obesitatea ikertaldeko ikertzaileek euren ikertaldean dituzten ikerketa-ildoak azaldu egingo dituzte, bereziki obesitatearen aurka lagungarri izan daitezkeen molekula bioaktiboen bilaketa, erauzketa eta haiekin egindako esperimentazioa, bai kultibo zelularrekin eta bai animaliekin ere. Azkenik, sakonera gutxiagoko eran, gizakiekin eginiko entsegu klinikoen eta molekula bioaktibo horiekin diseinatu daitezkeen elikagaien ekoizpen eta komertzializazioaren inguruko azalpen batzuk luzatuko zaizkie ere. Horretarako, laborategiko materiala eramango da pertsonek laborategiko lanaren ideia bat egin dezaten, eta baita poster edo infografía bezalako beste baliabide batzuk erabili.
Jarduera mota: Txokoak
Egoitza: Vitoria-Gasteiz
Inskripzioa ez da beharrezkoa

Reserva de STANDS