Hizkuntzalari izan nahi duzu egun batez? Munduan dauden 7.000 hizkuntza horiek giza garun bakarretik nola atera daitezkeen jakin? Beste animalietatik zerk bereizten gaituen ezagutu? Beste pertsonengana elkartzeko (eta beste batzuetatik bereizteko) tresna nagusietakoa nola erabiltzen dugun jakin? Hori topatuko duzu gure gune honetan… eta gehiago, ezin dena aipatu!
Egun bateko hizkuntzalari jardun nahi duenak badu zer kuxkuxeatu gure gune honetan. Bideoan giza hizkuntzen eta animalien komunikazio sistemen arteko aldearen, munduko hizkuntzen aniztasunaren, ahoskeratzeko eren, keinu-hizkuntzen eta beste hainbat konturen berri emango dizuete gure aurkezleek.