Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU IZEN EMATEAK 2025
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
Txokoen erreserba. Ikastetxeak
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • BILBO
  • DONOSTIA
  • VITORIA-GASTEIZ
  • BARAKALDO
  • Edizioak
    • 2024ko Edizioa
    • 2023ko Edizioa
    • 2022ko Edizioa
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Edaten dugun ura aztertzen

Jarduera mota: Tailerra
Egoitza: Vitoria-Gasteiz
Txandak ikusi

Jarduera honetarako izena emateko epea itxi da. Oraindik leku libreak daude eta jardueraren egunean esleituko dira iristeko hurrenkeraren arabera.
Lekua: Bibat Museoa. 1. solairua
Data eta Ordutegia:
– 2024ko azaroaren 8a (ostirala), 17:00 (gaztelania)
– 2024ko azaroaren 9a (larunbata), 13:00 (euskara)
– 2024ko azaroaren 9a (larunbata), 18:00 (gaztelania)
Publikoa: 12-18 urte
Iraupena: 90 minutu

Gazteekin ordu eta erdi inguruko tailerra egitea proposatzen da.

Bertan, laborategiko oinarrizko praktika batzuk planteatzen dira, tailerraren xede diren parte hartzaileek egiteko modukoak. Hasteko, parte hartzaileak bikoteka jarriko dira eta hainbat ur lagin aztertuko dituzte (botilako ura, txorrotakoa, ibai batekoa, etab.). Besteak beste, honako alderdi hauek analizatuko dituzte: gogortasuna, pH-a, tenperatura, uhertasuna eta zenbait substantzia edo analitoren presentzia/kontzentrazioa (sulfatoak, zinka eta burdina, esaterako).

Analisi mikrobiologiko baten simulazioa ere egingo dute, eta parte hartzaileek beraiekgauzatuko dituzte teknikak. Edonola ere, emaitzak aurrez hazitako kultibo-ingurune modura aurkeztuko dira (laborategitik irten baino lehen esterilizatuta, eta behar bezala isolatuta).

Azkenik, eskuratutako emaitzak aztertu eta komentatuko dira, eta, “ur bakoitzaren” jatorria argitu aurretik, beren ondorioak ateratzeko deia luzatuko zaie parte hartzaileei.

GJH 3. Osasuna eta ongizatea GJH 6. Ur garbia eta saneamendua GJH 13. Klimaren aldeko ekintza GJH 14. Itsaspeko bizitza

Txandak

Jarraian, eskuragai dauden txandak eta lekuak dituzu. Tokirik ez badago ere, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zaitugu.

Azaroak 8

  • 17:00
    gaztelera
    9 leku geratzen dira!. Izena eman

Azaroak 9

  • 13:00
    euskara
    5 leku geratzen dira!. Izena eman
  • 18:00
    gaztelera
    Leku guztiak bete dira. Itxaron-zerrendan izena eman zenezake. Izena eman
Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2025 Zientzia Astea - XXV. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea