Lekua: Bizkaia Aretoa Data eta Ordutegia: Publikoa: guztientzat |
Erakusketa eta bisita gidatuak EHUko Arte Ederren Fakultateko Proiektuak I ikasgaiko (Sorkuntza eta Diseinuko graduko 3. maila) ikasleen proiektuak ezagutzera emateko. Ikasle horiek erabilera bakarreko plastikoaren problematika landu dute elikaduraren arloan, dimentsio sozialak, ingurumenekoak, sanitarioak, ekonomikoak eta politikoak aztertuz. Gehienek arazoaren hainbat alderdiri buruzko kontzientziazio-alderdia lantzen dute, baina badira arazo espezifikoetarako irtenbideak proposatzen dituztenak ere. Proposamen ezberdinak ikusi ahal izango dira: animazioak, liburu ilustratuak, plastikoz egindako moda-bilduma, infografia informatiboak, botikentzako blisterra edo baxerentzako biomaterialak birdiseinatzea…