Jarduera honetarako izena emateko epea itxi da. Oraindik leku libreak daude eta jardueraren egunean esleituko dira iristeko hurrenkeraren arabera. |
Lekua: Bibat Museoa. 1. solairua Data eta Ordutegia: – 2024ko azaroaren 8a (ostirala), 17:00 (gaztelania) – 2024ko azaroaren 9a (larunbata), 13:00 (euskara) – 2024ko azaroaren 9a (larunbata), 18:00 (gaztelania) Publikoa: 12-18 urte Iraupena: 90 minutu |
Gazteekin ordu eta erdi inguruko tailerra egitea proposatzen da.
Bertan, laborategiko oinarrizko praktika batzuk planteatzen dira, tailerraren xede diren parte hartzaileek egiteko modukoak. Hasteko, parte hartzaileak bikoteka jarriko dira eta hainbat ur lagin aztertuko dituzte (botilako ura, txorrotakoa, ibai batekoa, etab.). Besteak beste, honako alderdi hauek analizatuko dituzte: gogortasuna, pH-a, tenperatura, uhertasuna eta zenbait substantzia edo analitoren presentzia/kontzentrazioa (sulfatoak, zinka eta burdina, esaterako).
Analisi mikrobiologiko baten simulazioa ere egingo dute, eta parte hartzaileek beraiekgauzatuko dituzte teknikak. Edonola ere, emaitzak aurrez hazitako kultibo-ingurune modura aurkeztuko dira (laborategitik irten baino lehen esterilizatuta, eta behar bezala isolatuta).
Azkenik, eskuratutako emaitzak aztertu eta komentatuko dira, eta, “ur bakoitzaren” jatorria argitu aurretik, beren ondorioak ateratzeko deia luzatuko zaie parte hartzaileei.