Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU IZEN EMATEAK 2025
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
Txokoen erreserba. Ikastetxeak
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • BILBO
  • DONOSTIA
  • VITORIA-GASTEIZ
  • BARAKALDO
  • Edizioak
    • 2024ko Edizioa
    • 2023ko Edizioa
    • 2022ko Edizioa
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Itsas hondakinei balioa emanez

Jarduera mota: Tailerra
Egoitza: Bilbo
Txandak ikusi

Jarduera honetarako izena emateko epea itxi da. Oraindik leku libreak daude eta jardueraren egunean esleituko dira iristeko hurrenkeraren arabera.
Lekua: Bizkaia Aretoa. Laboa Aretoa
Data eta Ordutegia:
– 2024ko azaroaren 7a (osteguna), 17:30 (euskara)
– 2024ko azaroaren 7a (osteguna), 18:20 (gaztelania)
– 2024ko azaroaren 9a (larunbata), 17:00 (euskara)
– 2024ko azaroaren 9a (larunbata), 17:50 (gaztelania)
Publikoa: 10-18 urte
Iraupena: 40 minutu

Egungo testuinguruan, lehengaiak agortzen ari dira eta planeta narriatzen ari da; hortaz, ezinbestekoa da gure gizartearen premia materialak bete ahal izango dituzten iturri alternatibo berriak bilatzea. Ildo horretan, ozeanoek eta horien ekosistemek askotariko aukerak eskaintzen dituzte, bai bertan dauden jatorri naturaleko materialak erabilita, bai gizakiok sortu eta ozeanoetara botatako hondakin sintetikoak bildu eta ondoren horiek egokituta. Krustazeoen eskeletoak, algak eta arrain azalak polimero askoren iturri naturala dira, hala nola kitinarenak.

Bestetik, itsasoan dauden plastiko sintetikoen hondakinak arriskutsuak dira itsas fauna eta florarako. Horrenbestez, horiek jaso eta ondoren egokitzeak itsas kutsadura murrizten laguntzen duten material berriak eman ditzake. Tailerrean, hasteko, ekonomia zirkularraren paradigma azalduko da, baita ekoizpen eta kontsumo eredu jasangarriagoetara aldatzeko premia ere. Eta, ondoren, kasu praktiko bat ikusiko dugu: erakutsiko dugu jatorri biologikoko itsas hondakinen jatorri naturaleko materialak balioztatuta eta arrantza sareak birziklatuta nola lor daitezkeen erabilera anitzeko material berriak, petrolioan, material ez-degradagarrietan edo lehengai kritikoetan oinarritutako materialak ordezkatzeko gai direnak.

Estrategia zirkular baten barruan, alternatiba horiek itsasoko ekosistemen kutsadura murrizten dute eta material fosilen gaineko presioa mugatzen dute, errausten edo zabortegietan baztertzen diren materialen kopurua ere murriztuta.

GJH 4. Kalitatezko hezkuntza GJH 9. Industria, berrikuntza eta azpiegitura GJH 12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak GJH 13. Klimaren aldeko ekintza GJH 14. Itsaspeko bizitza

Txandak

Jarraian, eskuragai dauden txandak eta lekuak dituzu. Tokirik ez badago ere, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zaitugu.

Azaroak 9

  • 17:00
    euskara
    11 leku geratzen dira!. Izena eman
  • 17:50
    gaztelera
    11 leku geratzen dira!. Izena eman
Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2025 Zientzia Astea - XXV. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea