Lekua: Bizkaia Aretoa. Azkue Aretoa Data eta Ordutegia: – 2024ko azaroaren 10a (igandea), 10:00 (euskara, gaztelania) – 2024ko azaroaren 10a (igandea), 11:15 (euskara, gaztelania) Publikoa: 12-18 urte Iraupena: 60 minutu |
Jendea ozeanoetako bizitza babestera kontzientziatzeko asmoz, parte-hartzaileek itsas hondoaren aniztasuna ezagutuko dute. Modu aktiboan, bertaratzen direnek euskal kostaldean dauden animalia eta landare forma apartak ezagutuko dituzte jarduera hauetan: “Ezetz dakizun zer naizen”, “Nori dagokit?” edo “Taxonomoa naiz”. Herritar guztiei zuzenduta eta haien eskura jarriko dugun hainbat materialen bidez, kostaldetik egingo duten hurrengo ibilaldian algak eta ornogabeak ezagutzeko gai izango dira, eta gure ondoak estaltzen dituen bizitza ahul eta ezezagunaren kontzientzia hartuko dute.