Gure munduak teknologiarik aurreratuena garatzeko aukera emango duten material funtzional berriak behar ditu, baina betiere ikuspegi jasangarri batetik. BCMaterials txokoan, energia sortzen ikasiko dugu papera bezalako material ekodiseinatuak eta biodegradagarriak erabiliz. Petroliotik eratorritako plastikoen ordez biomaterial birziklagarriak eta propietate harrigarriak dituztenak erabiltzea nola den posible ikusiko dugu. Ikasiko dugu urak deskontaminatzen eta elektronika inprimatua sortzen, guztiontzako bizitza hobea lortzeko.