Haurtzaroan eredu erreal eta hurbilak beharrezkoak dira ikertzaileen jarduera ikusarazteko eta normalizatzeko; rol eta estereotipo nahasiak hautsi behar dituzte eta karrera zientifikoen aukeraketa sustatzen lagundu behar dute. Helburu horrekin sortu zen “#SheMentoring: Ikertzen duten emakumeak eta kalean topa ditzakezunak“. Lehenengo edizioa (2021) formatu monografikoan egin zen eta diziplina ezberdinetako ia berrogeita hamar ikertzailek hartu zuten. Bigarrenean, 20 lankidek beren lanari buruzko bideo argigarriak egin zituzten eta standean egon ziren beren ikerketak ikastetxe eta familia parte-hartzaileei aurkezten.
Aurten, laugarren edizioan, “#SheMentoring, kalean topa ditzakezun emakume ikerlariak” izeneko txokoak, beste behin ere, emakumeek gizarteari egiten dizkioten ekarpenak ikusarazteko gunea izan nahi du eta UPV/EHUko ikertzaileen lehen eskutik ikerketa-ildoak ezagutzeko gunea, berez erreferenteak sortzen dituen ekintza. UPV/EHUko ikertzaileek parte hartuko dute, batez ere doktoratu aurreko ikertzaileek. Esparru desberdinetakoak dira, hala nola biomedikuntza, zuzenbidea, arte ederrak eta literatura, besteak beste. Izan ere, jakintza-arlo guztiek ikerketa behar dute, eta arlo guztietan izaten dira egunerokoan gehiago jakiten diharduten lankideak. Beraiekin lehen eskutik hitz egiteko aukera izango duzue euren lanari buruz eta sortzen zaizkizuen zalantza guztiak kontsultatzeko aukera izango duzue.