Txoko honek ingurune ezberdinetan bizi diren organismoak erakutsiko dizkigu (itsasoa, ur geza edota lurzoruak) eta ekosistema hauetan bizi diren organismoak erabiliz ingurumen osasuna nola neurtzen den azalduko digu.
Horrela, txoko honetan honako hauek egin ahal izango dira:
- Ekosistemetan bizi diren espezieak identifikatzea, organismo makroskopikoak zein mikroskopikoak izan.
- Behatzea nola islatzen diren ingurumen-estresaren baldintzak gako espezieetan.
- Inguratzen gaituen aniztasuna baloratzea.