Lekua: Bibat Museoa. Auditorioa Data: Publikoa: 12 urtetik beherakoentzat gomendagarria ez den jarduera Iraupena: gehienezko iraupenik gabe Inskripzioa ez da beharrezkoa, lekua bete arte. |
Umorea, eta jakina, zientzia asko. Horiek dira Zientzia Club formularen osagai nagusiak. 2014ko Zientzia Astean izan zen estreinaldia eta ordutik arrakasta ziurtatuta dago urtero. Baina, zer da zehazki Zientzia Club? UPV/EHUko ikertzaileek ikuskizuneko egileak eta protagonistak dira. Bakarrizketa bat izan daiteke, solasaldi bat, ikuskizun bat, edo horien guztien arteko nahasketa ezin hobea. Xedea da beren ikerketak edo gaurkotasun-gaiak azaltzea.
Zientzia eta UPV/EHUn egiten den ikerketa-lana zabaltzeko era dibertigarria, dudarik gabe.
Aurten honako bakarrizketa hauek izango ditugu:
¿El precio del iPhone reduce el tamaño de la isla de plástico del pacífico?
Iván Álvarez Arguiñano Hizkuntza: gaztelania |
Plastikoa mundu modernoaren mirarietako bat da, forma eta kolore guztietako objektu asko fabrikatzea ahalbidetu digu oso kostu txikian, baina badakigu aurpegi iluna ere baduela, hondakinak sortzekoa, hain zuzen ere. Zabortegiak erabilera bakarreko plastikoz beteta daude, botilak, jostailuak… eta ez zabortegiak bakarrik, baita ibaiak eta itsasoak ere.
Hala ere, ez dago zabortegietan botatako iPhonerik, ezta urrez egindako supermerkatu orgarik, ezta 120 urteko Whisky botilarik ere. Objektu horiek guztiek badute zerbait komunean: garestiak dira. Hitzaldi honetan aztertuko dugu nola objektu baten garestitasunak hondakin gutxiago sortzea eragin dezakeen, eta alderantziz.
Lo que no se ve… se come
Leyre Gravina Alfonso Hizkuntza: gaztelania |
Bakarrizketa honetan emakume bat plastikorik gabeko picnic familiarra birsortzen saiatzen da, amonarekin bizi zituenak bezalakoak. Baina, merkatu, oroitzapen eta saihestu ezin diren bilgarrien artean, konturatzen da benetako arazoa ez dagoela soilik janariaren inguruan, baizik eta ikusten ez den horretan… jada barruan dagoelako. Umorea, datu zientifikoak eta ukitu nostalgikoa lagun, bidaia batean barrena gidatuko gaitu protagonistak, zeinean memoria, jasangarritasuna eta galdera nagusi bat gurutzatzen dire: nola jaten dugu plastikoa konturatu gabe?
Luz, sensores y plásticos: una historia de drama… con final reciclable
Lucero Mescli Hernández Cedillo Hizkuntza: gaztelania |
“Luz, sensores y plásticos: una historia de drama… con final reciclable” umorezko bakarrizketa zientifiko bat da, dibulgazioa, ingurumen-kontzientzia eta barre-algarak uztartzen dituena. Eguneroko egoeren eta pop erreferentzien bidez, hainbat gai jorratzen dira, hala nola plastikoek eragindako kutsadura, argiaren magia, zuntz optikoak, optika modernoa eta sentsoreek gaur egungo zientzian duten papera.