Lekua: Bibat Museoa. Auditorioa Data: 2024ko azaroaren 8a (ostirala), 19:00 Publikoa: 12 urtetik beherakoentzat gomendagarria ez den jarduera Iraupena: 60 minutu |
Umorea, eta jakina, zientzia asko. Horiek dira Zientzia Club formularen osagai nagusiak. 2014ko Zientzia Astean izan zen estreinaldia eta ordutik arrakasta ziurtatuta dago urtero. Baina, zer da zehazki Zientzia Club? UPV/EHUko ikertzaileek ikuskizuneko egileak eta protagonistak dira. Bakarrizketa bat izan daiteke, solasaldi bat, ikuskizun bat, edo horien guztien arteko nahasketa ezin hobea. Xedea da beren ikerketak edo gaurkotasun-gaiak azaltzea.
Zientzia eta UPV/EHUn egiten den ikerketa-lana zabaltzeko era dibertigarria, dudarik gabe.
Aurten honako bakarrizketa hauek izango ditugu:
“Ez eman latarik”, egarri naiz!
Leyre Gravina Alfonso Hizkuntza: gaztelania |
Bakarrizketa honetan, publikoak urak gure gorputzean duen garrantzia ulertu ahal izango du. Modu dibertigarrian, gai honi buruz hausnartuko dugu: jendeakbere egarria lasaitzeko edari azukredunak zergatik kontsumitzen dituen. Bestalde, edari energetikoekiko mendekotasunaren zergatia ere azalduko dugu, batez ere nerabeen artean.
Gorraren plantak ez egin…
Víctor Manuel Rodríguez Rivera Hizkuntza: euskara, gaztelania |
Ludwig Van Beethovenez mozorrotuta eta bere musikaz lagunduta, egungo elikadura-arazo garrantzitsuenetako batzuk aztertuko ditut, badirudilako belarri batetik sartzen eta bestetik irteten zaizkigulako. Oso kontu txikiekin hasiko naiz, hala nola itsas elikagaietan mikroplastikoak egotetik, edo ur-eskasiatik, alderdi makroskopikoagoetara iritsi arte: adibidez, kontsumitzen ditugun elikagaiak sortzen dituen sektorearen agonia: lehen sektorea.
Eta zuk…? Gorrarena egingo duzu?
Txorrotari eman eta berehala ateratzen da ura, ezta?
Iván Álvarez Arguiñano Hizkuntza: euskara, gaztelania |
Hitzaldi honetan gizateriak bere historian zehar urarekin egin duen bidaia eta gure arbasoek ur hornidura gehiago eta batez ere hobea lortzeko egin dituzten gorabehera zientifiko eta teknologikoak aztertuko ditugu.
Ibaiko arrainek edan eta edaten badute eta berriro edaten badute, txisa egin eta egiten dute eta egiten dute txisa berriro?
Ibon Cancio Uriarte Hizkuntza: euskara, gaztelania |
Gabonetako gezurrik borobilenetakoa da. Ibaitetako arrainek ez dute urik edaten. Bai ordea itsasokoek. Benetan egia dena hauxe da, ibaietako arrainek txis jario handia dute. Itsasokoek aldiz txi gutxi egiten dute. Gabonak ez dira honen arduradunak baizik eta osmosia. Beraz, ur-gezako piszinan arduratu arrainek egindako pisaz eta ez horrenbet zure alboko lagunurkoak egin zezakenaz.
Gizakia animalia bat da…..
Iker Badiola Etxaburu Hizkuntza: euskara |
“Gizakia animalia bat da…”. Esaldi hau amaitu gabe dago eta, hortik abiatuta, bakarrizketa honen egileak XXI. mendeko gizadiaren ongizateaz eta bizi-kalitateaz hausnartzen saiatuko da.
Garun heldua argituz: iragarpen-makina horri begirada bat
Victoria Cano Hizkuntza: gaztelania |
Biztanleria globalaren bizi-itxaropenak eta batez besteko adinak gora egingo dute hamarkadaz hamarkada, eta datozen urteetan ere gora egingo dutela aurreikusten da. NBEren 2019ko txostenaren arabera, 2050erako biztanleriaren %16a 65 urtetik gorakoa izango da. Bizitza-luzetasun horrek gizarte- eta osasun-kargak ekarriko ditu, narriadura kognitiboaren prebalentziarekin eta iktusaren edo gaixotasun neurodegeneratiboen (dementzia edo parkinsona) ondoriozko hizkuntza-patologiekin lotuta.
Ikerketa psikolinguistikoa hizkuntzaren garapenean zentratu da helduarora arte, baina ez dakigu adinak zer eragin duen hizkuntza prozesatzeko moduan; izan ere, tradizionalki, gure hizkuntza-sistema ezarri ondoren, gure hizkuntza hitz egin ahal dugula onartu da. Hala ere, lan-memoria, ikusmen- eta entzumen-galera, kontrol exekutiboa edo prozesatze-abiadura bezalako faktoreak hondatu egiten dira adinarekin, eta horrek eragina du hizkuntzaren prozesamenduan. Era berean, ikaskuntzak bizitza osoan jarraitzen du, eta, beraz, adinez zaharragoa izateak hizkuntza-ezagutza handiagoa eta lexiko zabalagoa izatea dakar. Beraz, bi indar kontrajarri hauetatik zeinek du pisurik handiena anbiguotasunak aurreratzeko eta ebazteko dugun ahalmenean?
Gaur egun badakigu hitz egiten dugunean etengabe ari garela gure solaskidea ahoskatzear dagoen etorkizuneko hitzei buruzko iragarpenak egiten, eta, horri esker, gai gara haren aldeko esaldiak amaitzeko ere. Iragarpen horiek inguratzen gaituen munduaren ezagutza orokorrean oinarritzen dira, gure iraganeko esperientziekiko asoziazio eta analogietatik abiatuta. Horrela, Iturrira noa… esaldiaren aurrean badakigu ondoren etorriko den hitza edatea izango dela, eta ez edatea; beraz, kontzeptu lexikoa ez ezik, forma gramatikal zehatz bat ere aurreikusteko gai gara. Hala ere, oso gutxi dakigu aurreikuspen-prozesu horiek urteekin duten bilakaerari buruz.
Perpausak ulertzeko garaian begi-mugimenduak grabatzen dituen teknika baten bidez, hizkuntzaren prozesamendu-kostua neurtuko dugu eta adinarekin nola aldatu den ebaluatuko dugu. Ikerketa honek narriadura patologikoen aldaketa osasungarri horiek bereizten dituzten ereduak ezartzen lagun lezake, garuneko osasunari eta zahartzaroko eraginkortasun kognitiboari eustea ahalbidetuko duten diagnostiko goiztiarragoak egin ahal izateko eta, ondorioz, osasun-sistemak modu eraginkorragoan finantzatzeko.