Lekua: Bizkaia Aretoa Data eta Ordutegia: Publikoa: gazteak (12-18 urte) Iraupena: 2 ordu |
Tailer praktiko honetan, fast-fashion edo moda azkarra bezalako kontzeptuei buruz hausnartuko dugu. Bizi-eredu horretan, prezio baxuetan eta kalitate eskaseko arropak kontsumitzen ditugu, gaizki ordaindutako lanen eta “modan ez egoteagatik” laster baztertuko diren arropetarako materialen eta energiaren xahutzearen kontura. Tailerrean, kontsumoaren kultura horrek ingurumenean (hondakinen sorrera, plastikoak, zuntzak, energia-kontsumoa) eta gizartean dituen eragin nagusiak azalduko dira, eta alternatiba eta sare bidezkoagoak, jasangarriagoak eta kalitatekoak sortzen lagunduko da. Hori guztia ingurumenean eta osasunean eta berdintasun sozialean oinarritutako ikuspegi zientifikotik.