Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU IZEN EMATEAK 2025
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
Txokoen erreserba. Ikastetxeak
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • BILBO
  • DONOSTIA
  • VITORIA-GASTEIZ
  • BARAKALDO
  • Edizioak
    • 2024ko Edizioa
    • 2023ko Edizioa
    • 2022ko Edizioa
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Zientzia kalean

Jarduera mota: Erakusketa
Egoitza: Donostia
Inskripzioa ez da beharrezkoa
Izena eman
Izena eman
Izena eman
Izena eman
Izena eman

Lekua: Carlos Santamaria Eraikina
Data: 2024ko urriaren 28tik azaroaren 10era
Publikoa: guztientzat

Zientzia kalean Nafarroako Unibertsitatearen Zientzia Museoaren eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren ekimena da, EHUko Ikerketa Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzaren laguntzarekin.

Edaten dugun iturriko urak, jaten dugun ogi barrak, jogurtak edo esku artean dugun telefono mugikorrak ezagutza zientifikoen unibertso bat daukate atzean. Izan ere, zientziaz inguraturik gaude, begi hutsez iruditzen zaiguna baino askoz sakonago.

Zientzia kalean hiri-erakusketa ibiltaria da, eta agerian jartzen du eguneroko objektuetan dagoen zientzia. NorArte- Visual Science ilustrazio zientifikoko estudioak landu ditu 11 infografiak, eta Euskal Herriko Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitateko ikertzaileen aholkularitza zientifikoa eduki dute. Panel bakoitzetik QR kodearen bidez deskarga daitezke infografiak, interesa duen edonork kontsultatu edo erabili ahal izan ditzan.

Erakusketaren helburua da zientzia espaloietara ateratzea. Horrela, zientziak alderantzizko bidea egiten du, jendearengana hurbilduz eta dibulgazio zientifikoko jarduera klasikoen nondik norakoa atzekoz aurrera jarriz, normalean jendea joaten baita ekitaldi, hitzaldi, museo, azoka eta gainerako ikuskizunetara.

Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2025 Zientzia Astea - XXV. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea