Jarduera honetarako izena emateko epea itxi da. Oraindik leku libreak daude eta jardueraren egunean esleituko dira iristeko hurrenkeraren arabera. |
Lekua: Tabakalera. E2 Patioa Data eta Ordutegia: 2024ko azaroaren 9a (larunbata), 11:45 (euskara, gaztelania) Publikoa: 6-11 urte Iraupena: 2 ordu |
POLYMATeko ikertzaileek antolatutako tailer honetan, hondakin plastikoen metaketaren arazoari heldu nahi diogu berrerabiltzeko eta birziklatzeko alternatibak proposatuz eta hainbat teknikaren bidez. Haurrek bioplastikoak zer diren eta produktu eta material berriak nola sor daitezkeen jakiteko aukera ere izango dute, egunero botatzen ditugun landare-jatorriko hondakinen bidez.
Zer egingo dugu tailerrean?
- Plastikoak zer diren eta bizitzarako zergatik diren garrantzitsuak azalduko dugu.
- Azalduko dugu nola berrerabil eta/edo birziklatu daitezkeen eta zergatik birziklapen hori den garrantzitsua ingurumenerako.
- Egunero erabiltzen diren plastikoak jaso eta hautatuko ditugu.
- Landare-jatorriko hondakinak bioplastiko bihurtzen irakatsiko dugu hainbat aplikazio erabiltzeko.