Gure eguneroko jarduerek eragina izan dezakete itsaso eta ozeanoetako uraren kalitatean. Kosmetiko eta higiene pertsonaleko produktuetatik hasi eta gure egunerokoan egiten dugun hondakinen kudeaketaraino, itsasoan eragina izan dezake, nahiz eta kostaldean ez bizi.
Horregatik, txoko honetan itsasoko hainbat higiene, kosmetiko eta plastiko produkturen konposizioaren efektua aurkeztuko da. Era berean, itsasora hainbat bidetatik iristen diren mikroplastiko primario ez gain (pelletak, adibidez), plastiko asko degradatu egiten dira eta mikroplastikoak sortzen dituzte. Hauek, itsasoko biodibertsitateari eta, ziurrenik, gure osasunari eragiten diete.
Txokoan, Gipuzkoako IngeniaritzaEskolako”Materialak+Teknologiak” ikerketa-taldearen eta Ekonomia Zirkularraren Unibertsitate-Enpresa-Gizarte Gela hainbat ikerketaren emaitzak aurkeztuko dira.