Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU IZEN EMATEAK 2025
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
Txokoen erreserba. Ikastetxeak
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • BILBO
  • DONOSTIA
  • VITORIA-GASTEIZ
  • BARAKALDO
  • Edizioak
    • 2024ko Edizioa
    • 2023ko Edizioa
    • 2022ko Edizioa
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Herritarren Zientzia: itsas hondakinen arrantza

Jarduera mota: Ibilbide didaktikoa
Egoitza: Donostia
Inskripzioa ez da beharrezkoa
Izena eman
Izena eman
Izena eman
Izena eman
Izena eman

Lekua:
Data eta Ordutegia:
Publikoa: guztientzat
Iraupena: 3 ordu

Jarduera MATER ontzian burutuko da, Pasai San Pedron kokatuta dagoena. Parte-hartzaileek, benetako zientzilariak bailiran, itsas hondakinen zuzeneko bilketa eta sailkapena burutuko dute, parte-hartze dinamika batean; izan ere, partaideak hiru postu ezberdinetatik pasako dira: behaketa, salabardoen ardura eta sareen ardura.

MATER ontzitik bi sare mota itsasoratuko dira, bata mikroplastikoak arrantzatzeko eta bestea, gainazaleko mikroplastikoen laginketa egiteko; horrela, arreta berezia jarriko da (mikro)plastikoen jatorrian, erabilpenean, presentzian, edo/ta eskuratutakoaren kantitate eta sailkapenean. Dinamika MATER ontziko tripulazioak zuzenduko du batez ere eta itsasoko zaborra jasotzeko argibide eta baliabideak eskaintzeaz arduratuko da.

Ikusten den zabor plastiko handia jasotzeaz gain, parte hartzaileek gure itsas uretan aurki ditzakegun mikroplastikoak jaso eta ikusi ahalko dituzte in situ. Gainera, itsasotik itzultzean, arrantzatutako itsas hondakinen karakterizazioa eta mikroplastikoen sarearekin harrapatutako laginaren analisia egingo dute.

Zientzilariek eskainitako azalpenak jarraituz, plastiko horiek itsas uretan bizi diren organismoetan eragin ditzaketen kalteen inguruan hausnartu ahalko dute parte hartzaileek. Horrela, plastikoek orohar baina zehazki mikroplastikoek gure bizitzetan duten presentziaz eta beraien erabilpena murrizteko edo/ta sortzen den zabor plastikoa ondo kudeatzeko bideen inguruan kontzientzia zabaldu nahi da.

Horrela, irteera honekin helburu nagusi bi eskuratu nahi dira: alde batetik partaideak itsas hondakinen eta mikroplastikoen arazoaren inguruan sentsibilizatu nahi ditugu, hau da, plastikoek gure bizitzetan duten presentziaz eta erabilpena murrizteko edo/ta sortzen den zabor plastikoa ondo kudeatzeko bideen inguruan; bestetik, herritar zientzia erabiliz, parte hartzaileak itsasoko zaborren eta mikroplastikoen laginketa egitearen protagonista zuzen bihurtu nahi ditugu.

GJH 4. Kalitatezko hezkuntza GJH 6. Ur garbia eta saneamendua GJH 12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak GJH 13. Klimaren aldeko ekintza GJH 14. Itsaspeko bizitza

Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2025 Zientzia Astea - XXV. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea