Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU IZEN EMATEAK 2025
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
Txokoen erreserba. Ikastetxeak
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • BILBO
  • DONOSTIA
  • VITORIA-GASTEIZ
  • BARAKALDO
  • Edizioak
    • 2024ko Edizioa
    • 2023ko Edizioa
    • 2022ko Edizioa
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Harremanetarako espazioak batera sortuz

Jarduera mota: Tailerra
Egoitza: Donostia
Txandak ikusi

Jarduera honetarako izena emateko epea itxi da. Oraindik leku libreak daude eta jardueraren egunean esleituko dira iristeko hurrenkeraren arabera.
Lekua: Tabakalera. Patioa
Data eta Ordutegia: 2024ko azaroaren 8a (ostirala), 17:00 (euskara, gaztelania)
Publikoa: 16 urtetik auerrera
Iraupena: 2 ordu

Elkarrekin sortzeko tresna berritzaile baten aurrean gaude, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta ADINBERRIK finantziatu eta sustatuko KALELAGUN ikerketa-proiektuaren esparruan, HARIAK – Bakardadei aurre egiteko ko estrategiaren barruan kokatzen da. Espazio publikoak diseinatzeko tresna bat da, bakardadeak arintzeko eta pertsona guztiek espazio publikoaz gozatzera dago bideratua. Tresna honen helburua da profil, jakintza-arlo eta jatorri desberdineko pertsonek espazio publiko jakin bat batera diseinatu ahal izatea, biziagoa, anitzagoa eta lagunkoiagoa izan dadin. Ekimen hau UPV/EHUko Arkitektura Saileko CAVIAR ikerketa taldeak zuzenduko du.

Jarduera honek aldatu beharreko espazio erreal batzuen maketak eta espazioan berriz diseinatzeko aplikatu beharreko ekintzez, elementuez eta teknologiez osatutako tresna-kutxa bat ditu. Aplikatu da jada KALELAGUNen barruko hainbat saiotan, eta aukera eman du esperimentatzeko eta prototipatzeko. Hortaz, tresna prest dago berriro aplikatzeko eta, horregatik, tipologia eta funtzionamendu desberdineko hainbat espazio publikotan aplikatu nahi dugu, birdiseinuan askotariko eragileak inplikatuz.

Adinak, jatorriak, sexua eta ezagutza-arloak nahastu nahi dira. Lortu nahi den emaitza bikoitza da: gizartea kontzientziatzea hauteman gabeko bakardadearen problematikari buruz eta espazioek bakardade hori arintzeko eta espazio jakin bat modu kolektiboan eraldatzeko duten gaitasunari buruz, emaitza ukigarria lortuz.

GJH 3. Osasuna eta ongizatea GJH 5. Genero-berdintasuna GJH 10. Desberdintasunak murriztea GJH 11. Hiri eta komunitate jasangarriak

Txandak

Jarraian, eskuragai dauden txandak eta lekuak dituzu. Tokirik ez badago ere, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zaitugu.

Azaroak 8

  • 17:00
    euskara/gaztelera
    22 leku geratzen dira!. Izena eman
Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2025 Zientzia Astea - XXV. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea