Jarduera honetarako izena emateko epea itxi da. Oraindik leku libreak daude eta jardueraren egunean esleituko dira iristeko hurrenkeraren arabera. |
Lekua: Tabakalera. Z aretoa Data: 2024ko azaroaren 8a (ostirala), 17:30 (euskera) Publikoa: guztientzat Iraupena: 60 minutu |
Jon Kepa Eureka Zientzia Astean egongo da berriro ere esperimentu berri eta harrigarriekin. Ikuskizun honekin, 0tik 100 urtera bitarteko haurrek gozatuko dute eta ikasgelan ikasitakoa indartuko dute modu praktiko, dibertigarri eta ikusgarri baten bitartez, eta zientzialari bihurtuko dira egun batez, Eureka doktorearen laguntzaile izan ahalko baitira.
Gainera, esperimentuak erabat seguruak dira eta denon eskura dauden etxeko materialekin egingo ditu; horrela, edonork egin ahal izango ditu edonon, eta edozein pertsonaren aurrean, denak aho zabalik uzteko.