Lekua: Tabakalera Data eta Ordutegia: Publikoa: guztientzat Iraupena: 2 ordu |
Beroaren eta hezetasunaren transmisio-fenomenoak aztertuko dira software espezifikoari eta irudi termografikoei esker, haur eta helduentzako tresna didaktiko gisa.
Era berean, etxebizitzetan gertatzen diren galera energetikoak azaldu nahi dira, baita horiek modu praktikoan nola murriztu ere, zenbait esperimentuen bidez. Hezetasun handiegiak eragindako kondentsazioaren ondoriozko eraikinen patologiak nabarmenduko dira.
Saio bakoitzak 30 minutu iraungo du. Tailerrean eguneroko fenomenoak aztertzen dira, erabiltzaileak energiaren erabileran eta emisioen murrizketan jasangarritasun-helburuetan duen beharra eta inplikazioa zabaltzeko. Prozesuak bistaratzeko software espezifikoa erabiliko da.
Beha daitezkeen fenomenoei lotutako galderak egingo dira eta prozesuak azaltzen dituzten ezaugarri termofisikoetan sakonduko da, guztia irakasleak eta kamera termografiko batek gidatuta.