Argazkiak aurkezteko epea: Hizkuntza: euskara, gaztelania Publikoa: DBHko eta Batxilegoko ikasleek Sari banaketa: 2025eko azaroaren 9an 13:30etan Bizkaia Aretoan |
Aurtengoa Zientzia Astearen Argazki Geologikoen Lehiaketaren hamaseigarren edizioa izango da, Urtero, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko 100 ikasle inguruk hartzen dute parte, eta 200 argazki baino gehiago bidaltzen dituzte.
Lurraren Zientziekin lotutako irudien lehiaketa da, bi modalitatetan banatuta: DBHko ikasleak eta Batxilergoko ikasleak. Ikasle bakoitzak gehienez ere hiru argazki bidal ditzake, azalpen testu batekin.
Lehiaketaren helburua da Bigarren hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleak geologiaren mundura erakartzea, institutuetako ikaslego eta irakaslegoaren eta unibertsitateko irakasleen arteko komunikazioa sustatuz. Horri esker, hainbat lankidetza lortu dira.