Hizkuntza: euskara, gaztelania |
Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko ikasleen elkarte gisa, eta bigarren urtez jarraian, oso ilusionatuta gaude txoko hau martxan jartzearekin. Asmoa da gazteenei halako karrerak ikastera bultzatzea, eta gure egunerokoaren zati bat interesa erakusten dutenei hurbiltzea.
Horretarako, esperimentuak, lehiaketak eta hainbat dinamika prestatu ditugu. Oso dibertigarriak eta ludikoak izango dira parte-hartzaileentzat.