Lekua: Bizkaia Aretoa Data eta Ordutegia: Publikoa: guztientzat Iraupena: 45 minutu |
Tailer interaktibo honen bidez, publiko orokorrari eta, bereziki, ikastetxeei proposamen pedagogiko berriak hurbildu nahi zaizkie, zientifikoki bai emaitza akademikoak bai eta eskoletako bizikidetza ere hobetzeko eraginkorrak direla erakutsi dutenak.
Lehenengo eta behin, hezkuntzaren ikerketan egindako azken aurkikuntzak azalduko ditugu, eskola goiz uztea murrizten eta denok Haur Hezkuntzan ikasteko egon ahal diren beste oztopo batzuk gainditzen laguntzen dute.
Azalduko da nola laguntzen duten estrategia jakin batzuek irakaskuntza-ingurunetan desberdintasunak murrizten, eta ikasle guztien parte-hartze aktiboa bultzatzen, haien testuingurua edozein dela ere.
Oinarri zientifikoen sarrera egin ondoren, jarduera praktiko eta parte-hartzaile bat planteatuko da, eta bertaratutakoek aukera izango dute teknika eraginkor horietako bat zuzenean probatzeko, hala nola tertulia dialogiko bat edo irakasleak eta senideak prestatzeko dinamika bat.
Hezkuntza Zientzien alorreko azken aurrerapen zientifikoei buruzko informazioa emateaz gain, helburua da, ikasleei, familiei eta irakasleei hezkuntza eraldatzeko aukera errealei buruzko tresnak ematea, praktika inklusibo eta kontrastatuen bidez.Amaitutakoan, dibulgazio-materiala eskainiko da, informazio eta baliabide gehigarriekin, ezagutza eskola-testuingurura eta familia-ingurunera transferitzeko.