Aro digitalean, telekomunikazioak gure bizitzak erraztuko dituzten aplikazio anitzen oinarria dira.5G komunikazio mugikorren belaunaldi berritik (egungo smartphoneak baino askoz gehiago hartuko duena) agertoki berrietara arte (smart-cityak, smart-gridak, 4.0 industria, konektatutako ibilgailuak eta ibilgailu autonomoak, mundu digitala, biomedikuntza edo IoT-Internet of Things —zeinetan zibersegurtasun, big-data, block-cahin, adimen artifizial, machinelearning, deep learning eta antzeko kontzeptuak aplikatzen baitira—), guztia oinarritzen da telematika, elektronika eta seinale prozesatze eta irrati komunikazioen ezagutzetan, telekomunikazioen oinarri direnak.
Sorta zabal horren barruan, txoko honetan mundu digitalaren erakusle argi diren bi esperimentu aurkeztuko dira:
“Kroma”ren teknika:
Zineman eta telebistan maiz erabiltzen den teknika da. Standean hondo berde bat jarriko dugu, eta parte hartzaileak hondo horren aurrean jarriko dira, agertoki bat bailitzan. Kameraz bideoa grabatuko dugu, eta ordenagailutik pasatzean, bideo hori kromaren teknikaren bidez prozesatuko dugu; horrela, irudiaren eremu berdeak aurrez ezarritako irudi batekin ordeztu ahalko ditugu. Prozesatutako bideoa telebista batean ikusiko dugu bitartean. Hortaz, agertokian jartzen den laguna (hondo berdea atzean duela) Bob Esponjaren hondo batekin ikusiko dugu telebistan, edo eguraldi maparekin, kulturista batekin edo Athleticeko jokalariekin. Gainera, paper berde zati bat ere izango dugu eta partehartzaileek kapa moduan jarri ahal izango dute, “ikusezin bihurtzeko”. Hala, bideoan partehartzailearen aurpegia besterik ez da ikusiko.
Holograma faltsua:
Holograma bat ikustea ahalbidetzen duen sistema bat aurkeztuko dugu. Horren oinarria objektu baten irudia da, lau aldiz errepikatuta eta lau aurpegiko kristalezko edo metakrilatozko piramide garden batean proiektatuta.