Lekua: Bizkaia Aretoa Data eta Ordutegia: Publikoa: 0-8 urte Iraupena: 60 minutu |
Etxeko txikienei espazioko esplorazioarekiko grina eta ilusioa esnatzeko asmoz, Eguzki Sistemako planetak aurkeztuko dizkiegu. Baita azken aldian gero eta gehiago topatzen diren “exoplaneta” batzuk ere. Exoplanetak beste izarren inguruko planetak dira.
Ondoren, porexpanezko bolak eta kolore ezberdinetarako pintura akrilikoak erabiliz, ume bakoitzak planeta bat edo bi sortu ahalko ditu, Eguzki Sistemako planeta ezagun bat edo etorkizunean beste izar baten inguruan biraka topa genezakeen exoplaneta bat. Zotzak, plastilina eta “goma eva” erabilita eraztunak eta erliebea ere jarri ahalko diegu gure planetei.