Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU IZEN EMATEAK 2025
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
Txokoen erreserba. Ikastetxeak
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • BILBO
  • DONOSTIA
  • VITORIA-GASTEIZ
  • BARAKALDO
  • Edizioak
    • 2024ko Edizioa
    • 2023ko Edizioa
    • 2022ko Edizioa
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Polimeroekin esploratu eta esperimentatu

Jarduera mota: Tailerra
Egoitza: Bilbo
Inskripzioa ez da beharrezkoa
Izena eman
Izena eman
Izena eman
Izena eman
Izena eman

Lekua: Bizkaia Aretoa
Data eta Ordutegia:
Publikoa: 12-18 urte
Iraupena: 60 minutu

Tailer hau 10 eta 20 urte bitarteko gazteentzat pentsatutako esperientzia interaktibo eta hezitzailea da. Ordubetean, parte-hartzaileak polimeroen mundu liluragarrian murgilduko dira, kontzeptu giltzarriak argi eta modu entretenigarrian erakusten dituzten ikusizko esperimentuen bidez. Material horien konposizioa eta eguneroko bizitzan duten presentzia landuko da, bereziki plastikoek ingurumenean duten eragina eta alternatiba jasangarriak aurkitzeko beharra azpimarratuz.

Parte-hartzaileek polimero-motak eta horiek hainbat industriatan dituzten aplikazioak ezagutuko dituzte, eta ingurumenari kalte egiten dioten plastikoen ekoizpena murrizteko berrikuntzak egitearen garrantziari buruz hausnartuko dute. Ikuspegi dinamiko eta parte-hartzailearekin, tailerrak azalpen teorikoak eta jarduera praktikoak uztartzen ditu, material horiek nola osatuta dauden eta nola funtzionatzen duten behatzeko eta ulertzeko. Horren guztiaren helburua pentsamendu kritikoa eta zientziarekiko interesa piztea da, eta planetaren osasunari mesede egingo dioten ekintzak sustatzea.

Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2025 Zientzia Astea - XXV. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea