Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU IZEN EMATEAK 2025
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
Txokoen erreserba. Ikastetxeak
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • BILBO
  • DONOSTIA
  • VITORIA-GASTEIZ
  • BARAKALDO
  • Edizioak
    • 2024ko Edizioa
    • 2023ko Edizioa
    • 2022ko Edizioa
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Neurokarrera: salba ezazu zure burua, salba ezazu planeta

Jarduera mota: Tailerra
Egoitza: Bilbo
Inskripzioa ez da beharrezkoa
Izena eman
Izena eman
Izena eman
Izena eman
Izena eman

Lekua: Bizkaia Aretoa
Data eta Ordutegia:
Publikoa: 0-11 urte
Iraupena: 2 ordu

Tailerraren helburua da neurozientzia parte-hartzaileei gerturatzea, ikas dezaten garunaren funtzionamendua zein den, eta nola zaindu dezaketen planeta. Besteak beste, hau azpimarratu nahi da: “Zure planeta zaintzen baduzu, zure garuna zaintzen duzu. Eta zure garuna zaintzen baduzu, are hobeto zaindu dezakezu planeta!”.

Tailerra talde-jolas bat da, eta haurrek misio handi bati egin beharko diote aurre: bost proba neurozientifiko gainditu beharko dituzte, garuna babesteko eta osasuntsu mantentzeko, eta Gazte neurozientifiko diploma eta Garun-txanoa lortu ahalko dituzte. Ibilbidean zehar, garunak nola funtzionatzen duen, zerk zaintzen duen, zerk kalte dezakeen (toxikoek, poluzioak edo mikroplastikoek bezala) eta beren gorputzari ez ezik, planetari ere laguntzeko zer ekintza egin ditzaketen ikusiko dute.

Saguek garunean duten jarduera ebaluatzeko laborategietan egiten diren portaera-probetan oinarritzen dira erronkak. Proba horiek haurrentzat egokituta daude, eta planetako osasunarekin lotuta daude. Esperientzia amaitzean ulertuko dute, planeta zaintzea norberaren garuna zaintzeko modu bat ere badela.

GJH 3. Osasuna eta ongizatea GJH 4. Kalitatezko hezkuntza GJH 12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2025 Zientzia Astea - XXV. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea