Txoko honetan azalduko dugu katalizatzaileak zer diren eta gure eguneroko bizitzan duten garrantzia: ogia edo garagardoa ekoizteko hartzidura-erreakzioak katalizatzen dituzten legamiaren entzimetatik hasi, errekuntzaren emisioak murrizteko aukera ematen diguten automobilen katalizatzaileetatik pasa, eta plastikoak ekoizteko, birziklatzeko eta biodegradatzeko katalizatzaileetaraino. Gure sailean gaur egun lantzen ari garen hainbat proiektutarako garatutako katalizatzaileez ere hitz egingo dugu.