Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU IZEN EMATEAK 2025
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
Txokoen erreserba. Ikastetxeak
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • BILBO
  • DONOSTIA
  • VITORIA-GASTEIZ
  • BARAKALDO
  • Edizioak
    • 2024ko Edizioa
    • 2023ko Edizioa
    • 2022ko Edizioa
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Itsas kutsadura ikusezina

Jarduera mota: Tailerra
Egoitza: Bilbo
Txandak ikusi

Jarduera honetarako izena emateko epea itxi da. Oraindik leku libreak daude eta jardueraren egunean esleituko dira iristeko hurrenkeraren arabera.
Lekua: Itsasmuseum Bilbao. Areto naguasian
Data eta Ordutegia: 2024ko azaroaren 9a (larunbata), 11:30 (euskara, gaztelania)
Publikoa: guztientzat
Iraupena: 2 ordu

Azken hamarkadetan, plastikoen mundu mailako kontsumoaren hazkundea dela eta, urtero ekosistemak kaltetzen dituzten hondakin kopuru handiagoa sortzen dugu. Ba al zenekien gure itsaso eta ozeanoetara iristen den zaborren% 60-80 plastikoa dela kalkulatzen dela?

5 mm baino handiagoak diren plastikoei makroplastiko deritze; 5 milimetro baino txikiagoei mikroplastiko deritze eta 1000 nm baino txikiagoei nanoplastiko. Tamaina txikia dutenez, mikroplastikoak eta nanoplastikoak ez dira erraz antzematen eta oso zaila da araztegietan desagerraraztea baina gure egunerokotasunean erabiltzen ditugu eta posible dute gure itsas ingurunetara heltzea. Horrela, tantaka-tantaka itsasora heltzen den uretan begi bistaz ikusten ez ditugun plastikoak ere badaude. Tailerrean, plastiko mota ezberdinek ingurunean eragin ditzaketen kalteak aztertuko dira.

PIE-tik (Plentziako UPV / EHU itsas estazioa) eta Itsasmuseum-etik (Bilboko Itsas Museoa) familia-tailer honetan parte hartzera animatzen zaituztegu, esperimentu zientifikoen bidez eta lan-koaderno baten laguntzarekin, etxean egunerokotasunean erabiltzen ditugun mikro eta makroplastikoak gertutik ezagutzeko. Gai honi buruz, museoan dagoen erakusketa gune bati bisita labur bat egingo diogu ere.

Ba al dakizu… non dauden eta nola iristen diren itsas ingurunera? Zer ondorio dituzten izaki bizidunetan? Eta zer egin dezakegun gure itsaso eta ozeanoetara iristen den kutsadura ikustezin horri aurre egiteko?

Zure parte hartze eta konpromisoa izatea gustatuko litzaiguke!

GJH 4. Kalitateko hezkuntza GJH 6. Ur garbia eta saneamendua GJH 12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak GJH 13. Klimaren aldeko ekintza GJH 14. Itsaspeko bizitza

Txandak

Jarraian, eskuragai dauden txandak eta lekuak dituzu. Tokirik ez badago ere, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zaitugu.

Azaroak 9

  • 11:30
    euskara/gaztelera
    5 leku geratzen dira!. Izena eman
Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2025 Zientzia Astea - XXV. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea