Lekua: Bilboko Ingenieritza Nautika Eskola (Portugalete) Data: 2024ko azaroaren 5etik 29ra Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 10:00-20:00 Publikoa: guztientzat |
Itsasadarraren gaineko hamar panelek osatzen dute Ibaizabal Itsasadarra zientziak eta teknologiak ikusita erakusketa. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Metro Bilbaoren ekimen honek itxuraz haratago joateko aukera ematen du, eta begi-bistan duguna sakonago behatzen laguntzen du.
NorArte Studiok egin ditu infografiak, eta bakoitzak gai jakin bat erakusten du: itsasadarraren historia eta bilakaera, inguruaren geologia, meatzaritza eta itsasadarraren papera garraioan, uraren kalitatearen hobekuntza, bizitza itsasadarrera itzultzea, faunaren berreskurapena, planktona, Abrako faunaren eta floraren bilakaera eta itsasadarraren eta metroaren arteko harremana.
Proiektu honek hainbat erakundetako teknikarien eta ikertzaileen aholkularitza izan du: Geodinamika, Estratigrafia eta Paleontologia Saila, Landare Biologia eta Ekologia Saila, UPV/EHUko Zoologia eta Animalien Zelulen Biologia Saila, AZTI Tecnaliako ikertzaileak, Metro Bilbaoko ingeniariak, Bilboko Portuko adituak, Energiaren Euskal Erakundeko (EEE), Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko adituak, Ekoetxea Meatzaldea-Peñas Negrasekoak eta Bizkaia Zubiko aholkulari teknikoak.