Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU IZEN EMATEAK 2025
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
Txokoen erreserba. Ikastetxeak
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • BILBO
  • DONOSTIA
  • VITORIA-GASTEIZ
  • BARAKALDO
  • Edizioak
    • 2024ko Edizioa
    • 2023ko Edizioa
    • 2022ko Edizioa
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Ibaiaren zaindariak: kutsaduratik iheska

Jarduera mota: Tailerra
Egoitza: Bilbo
Txandak ikusi

Jarduera honetarako izena emateko epea itxi da. Oraindik leku libreak daude eta jardueraren egunean esleituko dira iristeko hurrenkeraren arabera.
Lekua: Bizkaia Aretoa. Barandiaran Aretoa
Data eta Ordutegia:
– 2024ko azaroaren 8a (ostirala), 17:15 (euskara)
– 2024ko azaroaren 8a (ostirala), 18:30 (gaztelania)
Publikoa: 12-18 urte
Iraupena: 60 minutu

Euskadiko ikertzaile zientifiko onenak zaretelako bildu zaituztegu. Zadorra ibaian egin genuen topo, eta atzora arte dena ondo zihoan. Ohiko ikuskapena egitean, ibaian hildako arrain ugari aurkitu genituen, hilgarria izan zitekeen agente batek eragindakoak. Zuen helburua FUNTSEZKOA da: arrainak hiltzen ari den agentea aurkitzea, gizakientzat hilgarria izan daitekeelako.

Tailer honetan, gure inguruan dauden hainbat motatako agente toxikoekiko (kimikoak, fisikoak eta biologikoak) esposizioak dakartzan osasun-arazo nagusiak ezagutuko dira. Era dinamiko, didaktiko eta dibertigarrian, ingurumen-aldaketa globalak giza osasunean dituen eraginei buruz ikasiko duzue.

Jarduera, lehenik eta behin, gizakiak planetako ekosistema naturaletan eragindako aldaketek gizakien osasunean nola eragiten duten azaltzen duen azalpen labur bat izango da, egungo eta etorkizuneko belaunaldien ongizatean eragina izango duena. Ondoren, ihesaldia hasiko da.

Zorte on, ikertzaileak!

GJH 3. Osasuna eta ongizatea

Txandak

Jarraian, eskuragai dauden txandak eta lekuak dituzu. Tokirik ez badago ere, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zaitugu.

Azaroak 8

  • 17:15
    euskara
    3 leku geratzen dira!. Izena eman
  • 18:30
    gaztelera
    Leku guztiak bete dira. Itxaron-zerrendan izena eman zenezake. Izena eman
Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2025 Zientzia Astea - XXV. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea