Hizkuntza: euskara, gaztelania |
Formula Student Bizkaia (FSB) taldeak publiko zabalari erakutsiko dio FSUK2024 Silverstoneko zirkuituan auto elektriko onenaren saria lortu zuen eserleku bakarreko ibilgailua.
Txokoa publiko orokorrarentzat irekita egongo da, eta taldeko kideek gustura azalduko diete hurbiltzen direnei ingeniaritza-proiektu konplexu honen ikuspegi jasangarria.
Azalduko dute taldea nola antolatzen eta kudeatzen den eserleku bakarreko ibilgailuaren zatiak egiteko, murrizte-, berrerabiltze- eta birziklatze-printzipioei jarraiki. EHUAgenda 2030eko GJHekin duten konpromisoa nola bideratzen duten ere esplikatuko dute.