Topalekua: Data eta Ordutegia: Publikoa: guztientzat Iraupena: 2 ordu |
Jarduera ontzi batean egingo da Bilboko itsasadarrean, estuarioetako uren ezaugarriak bertatik bertara ezagutzeko. Halaber, azalduko da IBeA ikerketa-taldeak (Kimika Analitikoa Saila, EHU), uren eta sedimentuen laginketa-kanpainen bidez, Itsasadarrean ikusi duen hobekuntza iraunkorra.
Horrez gain, goi-mendietako lakuetan laginak hartzeko eta analisi kimikoak egiteko metodologia horrek berak ematen duen informazioa nabarmenduko da. Jardueran zehar, ura jasoko da Van Dorn eta Niskin motako lagingailuekin, eta uraren kalitatearen parametro fisiko-kimikoak neurtuko dira parametro anitzeko zunda bat erabiliz. Hori guztia publikoaren parte-hartzearekin. Bestalde, azpimarratuko da gure ur-sistemetan mikroplastiko asko dagoela, eta poluitzaile horiekin lotutako esperimentu txiki bat egingo da.