Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU IZEN EMATEAK 2025
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
Txokoen erreserba. Ikastetxeak
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • BILBO
  • DONOSTIA
  • VITORIA-GASTEIZ
  • BARAKALDO
  • Edizioak
    • 2024ko Edizioa
    • 2023ko Edizioa
    • 2022ko Edizioa
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Kolon. Telebistako fikziotik errealitate historikora

Jarduera mota: Hitzaldia
Egoitza: Bilbo
Inskripzioa ez da beharrezkoa
Izena eman
Izena eman
Izena eman
Izena eman
Izena eman

Zuzeneko emanaldia.
Hitzaldi hau streaming bidez jarraitu ahal izango da.
Lekua: Bizkaia Aretoa. Mitxelena Aretoa
Data eta Ordutegia: 2024ko azaroaren 7a (ostirala), 18:30 (gaztelania)
Publikoa: ez da gomendatzen 16 urtetik beherakoentzat
Iraupena: 90 minutu
Inskripzioa ez da beharrezkoa, lekua bete arte.

Marian Martinez de Pancorbo genetistak eta Oscar Alvarez Gila historialariak Luis Alfonso Gamez kazetariarekin hitz egingo dute. Solasaldia TVEk urriaren 12an emandako “Colón ADN.Su verdad origen” dokumentalean aipatutako aurkikuntzei buruz izango da.

Jose Antonio Lorente Granadako Unibertsitateko Lege eta Auzitegi Medikuntzako katedradunak egindako ikerketa genetikoen arabera, Sevillako katedralean dauden gorpuzkiak Cristobal Colonenak izango lirateke, eta Colon Valentzian jaiotako judua izango litzateke.

Zer da egia guzti horretan? Zer dakite historialariek Koloni buruz? Zer esan diezaguke DNAk eta zer ez? Historia berridatzi behar da?

Galdera horiei eta beste batzuei erantzungo diete Marian Martinez de Pancorbo EHUko Biologia Zelularreko katedradun erretiratuak eta Oscar Alvarez Gila, EHUko Amerikako Historiako irakasleak. Ekitaldi hau EHUk, Euskal Herria, Europa eta Amerika ikerketa taldeak eta Círculo Escéptico elkarteak antolatutako dute.

Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2025 Zientzia Astea - XXV. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea