Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU IZEN EMATEAK 2025
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
Txokoen erreserba. Ikastetxeak
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • BILBO
  • DONOSTIA
  • VITORIA-GASTEIZ
  • BARAKALDO
  • Edizioak
    • 2024ko Edizioa
    • 2023ko Edizioa
    • 2022ko Edizioa
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

A ze gozoa den fisika!

Jarduera mota: Tailerra
Egoitza: Bilbo
Txandak ikusi

Lekua: Bizkaia Aretoa. Laboa Aretoa
Data eta Ordutegia:
– 2024ko azaroaren 10a (igandea), 10:00 (euskara, gaztelania)
– 2024ko azaroaren 10a (igandea), 11:30 (euskara, gaztelania)
Publikoa: 6 urtetik aurrera
Iraupena: 75 minutu

Tailer honetan janariarekin lotutako hiru fisika esperimentu egingo ditugu. Txikiek eta ez hain txikiek kontzeptu fisikoak ikasiz ondo pasa dezaten.

  1. Gelatinazko lenteak: Esperimentu honetan gelatinaz egindako lenteak zizelkatuko dira (zure eskuekin!), lenteen atzeko optika behatzeko. Zehazki, hipermetropeen eta miopeen begiek nola funtzionatzen duten ikusiko dugu, baita ikusmena zuzentzeko erabil daitezkeen betaurreko motak ere.
  2. Txokolate holografikoa: Badakizu zerk egiten dituen hain politak tximeleten hegoak? Egiturazko kolorazioa izeneko kontzeptu baten ondorio da. Lantegi honetan efektu hau erreplikatuko dugu gure txokolatea kolorez ikus dadin. Gainera, gero jan ditzakegu!
  3. Argiaren abiadura erregaliz batekin kalkulatzen: Inoiz galdetu al diozu zeure buruari janaria mikrouhin-labetik ateratzen duzunean zergatik dituen zati hotzak? Praktika honetan, zergatia azalduko dugu, eta mikrouhin labea eta erregaliz bat erabiliko ditugu argiaren abiadura bezain harrigarria den zerbait kalkulatzeko.

GJH 4. Kalitatezko hezkuntza GJH 5. Genero-berdintasuna GJH 18. Hizkuntza eta kultur aniztasuna

Txandak

Jarraian, eskuragai dauden txandak eta lekuak dituzu. Tokirik ez badago ere, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zaitugu.

Azaroak 10

  • 10:00
    euskara/gaztelera
    Leku guztiak bete dira. Itxaron-zerrendan izena eman zenezake. Izena eman
  • 11:30
    euskara/gaztelera
    Leku guztiak bete dira. Itxaron-zerrendan izena eman zenezake. Izena eman
Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2025 Zientzia Astea - XXV. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea