Egunak: azaroaren 3tik 15era Lekua: Clara Campoamor Zentro Zibikoa. Kanpoko zabalgunea |
Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitatearen Zientzia Museoaren eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren ekimena da, EHUko Ikerketa Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzaren laguntzarekin.
Edaten dugun iturriko urak, jaten dugun ogi barrak, jogurtak edo esku artean dugun telefono mugikorrak ezagutza zientifikoen unibertso bat daukate atzean. Izan ere, zientziaz inguraturik gaude, begi hutsez iruditzen zaiguna baino askoz sakonago.
Zientzia kalean hiri-erakusketa ibiltaria da, eta agerian jartzen du eguneroko objektuetan dagoen zientzia.
Erakusketaren helburua da zientzia espaloietara ateratzea. Horrela, zientziak alderantzizko bidea egiten du, jendearengana hurbilduz eta dibulgazio zientifikoko jarduera klasikoen nondik norakoa atzekoz aurrera jarriz, normalean jendea joaten baita ekitaldi, museo eta gainerako ikuskizunetara.
* NorArte- Visual Science ilustrazio zientifikoko estudioak landu ditu 11 infografiak, eta Euskal Herriko Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitateko ikertzaileen aholkularitza zientifikoa eduki dute. Panel bakoitzetik QR kodearen bidez deskarga daitezke infografiak, interesa duen edonork kontsultatu edo erabili ahal izan ditzan.