Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
Txokoen erreserba. Ikastetxeak
ALDATU TXOKOEN ERRESERBA
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
Txokoen erreserba. Ikastetxeak
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • BILBO
  • DONOSTIA
  • VITORIA-GASTEIZ
  • BARAKALDO
  • EDIZIOAK
    • 2024ko edizioa

Zientzia Club

Jarduera mota: Ikuskizuna
Egoitza: Barakaldo
Izena eman
Izena eman
Izena eman
Izena eman

Eguna: azaroaren 6a, osteguna
Lekua: Clara Campoamor Zentro Zibikoa. Auditorioa
Ordutegia: 19:00
Publikoa: 12 urtetik beherakoentzat gomendagarria ez den jarduera
Izen-ematea: Ez da aldez aurretik izena eman behar. Sarrera librea edukiera bete arte.

Umorea, eta jakina, zientzia asko. Horiek dira Zientzia Club formularen osagai nagusiak. 2014ko Zientzia Astean izan zen estreinaldia eta ordutik arrakasta ziurtatuta dago urtero. Baina, zer da zehazki Zientzia Club? EHUko ikertzaileek ikuskizuneko egileak eta protagonistak dira. Bakarrizketa bat izan daiteke, solasaldi bat, ikuskizun bat, edo horien guztien arteko nahasketa ezin hobea. Xedea da beren ikerketak edo gaurkotasun-gaiak azaltzea.

Zientzia eta EHUn egiten den ikerketa-lana zabaltzeko era dibertigarria, dudarik gabe.

Aurten honako bakarrizketa hauek izango ditugu:

Lo que no se ve… se come

Leyre Gravina Alfonso
Hizkuntza: gaztelania

GJH 3. Osasuna eta ongizatea GJH 12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak GJH 13. Klimaren aldeko ekintza

Bakarrizketa honetan emakume bat plastikorik gabeko picnic familiarra birsortzen saiatzen da, amonarekin bizi zituenak bezalakoak. Baina, merkatu, oroitzapen eta saihestu ezin diren bilgarrien artean, konturatzen da benetako arazoa ez dagoela soilik janariaren inguruan, baizik eta ikusten ez den horretan… jada barruan dagoelako. Umorea, datu zientifikoak eta ukitu nostalgikoa lagun, bidaia batean barrena gidatuko gaitu protagonistak, zeinean memoria, jasangarritasuna eta galdera nagusi bat  gurutzatzen dire: nola jaten dugu plastikoa konturatu gabe?


Ikerketa biomedikoa eta bikiniaren sindromea

Izortze Santin Gomez
Hizkuntza: euskara

Emakumeak eta gizonak ez gara berdinak. Fisikotik haratago, gure fisiologia ezberdina da eta gure organoek ez dute berdin funtzionatzen. Gaixotzen garenean ere, ez ditugu sintoma berdinak garatzen, eta horregatik, gaixotasunen prebentzio-estrategiek eta tratamenduek ez dute zertan berdinak izan behar emakume eta gizonetan.

Bakarrizketa honetan ikerketa biomedikoaren ikuspegi androzentrista jarriko da jomugan. Honen ezaugarriak azalduko dira, eta zenbait adibideren bitartez, biomedikuntzan androzentrismoak emakumeon osasunean duen eragina erakutsiko da. Ikerketa biomedikoetan genero-ikuspegia txertatzea ezinbestekoa dela azpimarratuko da, horretarako erraz ulertu daitezkeen adibideak jarriz.


¿El precio del iPhone reduce el tamaño de la isla de plástico del pacífico?

Iván Arguiñano Álvarez
Hizkuntza: gaztelania

 GJH 6. Ur garbia eta saneamendua GJH 12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak GJH 13. Klimaren aldeko ekintza GJH 14. Itsaspeko bizitza GJH 15. Lehorreko ekosistemetako bizitza

Plastikoa mundu modernoaren mirarietako bat da, forma eta kolore guztietako objektu asko fabrikatzea ahalbidetu digu oso kostu txikian, baina badakigu aurpegi iluna ere baduela, hondakinak sortzekoa, hain zuzen ere. Zabortegiak erabilera bakarreko plastikoz beteta daude, botilak, jostailuak… eta ez zabortegiak bakarrik, baita ibaiak eta itsasoak ere.

Hala ere, ez dago zabortegietan botatako iPhonerik, ezta urrez egindako supermerkatu orgarik, ezta 120 urteko Whisky botilarik ere. Objektu horiek guztiek badute zerbait komunean: garestiak dira. Hitzaldi honetan aztertuko dugu nola objektu baten garestitasunak hondakin gutxiago sortzea eragin dezakeen, eta alderantziz.


“Matxo iberikoa” esistitzen da…eta arraina da!

Ibon Cancio Uriarte
Hizkuntza: euskara, gaztelania

GJH 14. Itsaspeko bizitza

Animalia espezie gehienak bi formatutan datoz: femeninoa eta maskulinoa. Batzuek, hermafroditak izanik, gaitasuna dute gameto femeninoak eta maskulinoak ekoizteko, aldi berean edo txandaka. Animalia gutxi batzuen kasuan, ornodunen artean ere, emeak baino ez daude, edo emeen populazioaren zati bat espermatozoide batetik datorren material genikoa erabili gabe ugaltzen da. Beren buruaren klonak sortzen dituzten indibiduoak dira, denak emeak. Adibidez, karpa eta foxino (Phoxinus) batzuen kasua da, baina batez ere “molly Amazonas” (Poecilia formosa) delakoarena. Azken hori espezie ginogenikoa da, eta emeek baino ez dute ordezkatzen.

Duela gutxi, arrak ugaltzen diren lehen arrain-espezie bat aurkitu dute, eta banako klonikoak eta, beraz, arrak ere sortzen dira. Arrain txiki hori, Squalius alburnoides (izen arrunta, kalandetarra), Iberiar Penintsulako erdialdeko eta hegoaldeko ibaietan bizi da, eta ale androgenikoak dituen lehen arrain-espeziea da. Banako hauek ez dute eme baten material genetikoa behar. Benetako “matxo iberikoa” da, Landismoa Alfredo Landak edo Javier Bardemek baino hobeto pertsonifikatzen duena!


Luz, sensores y plásticos: una historia de drama… con final reciclable

Lucero Mescli Hernández Cedillo
Hizkuntza: gaztelania

“Luz, sensores y plásticos: una historia de drama… con final reciclable” umorezko bakarrizketa zientifiko bat da, dibulgazioa, ingurumen-kontzientzia eta barre-algarak uztartzen dituena. Eguneroko egoeren eta pop erreferentzien bidez, hainbat gai jorratzen dira, hala nola plastikoek eragindako kutsadura, argiaren magia, zuntz optikoak, optika modernoa eta sentsoreek gaur egungo zientzian duten papera.


Kontuz! Matematika dago zure komikietan!

Raúl Ibáñez Torres
Hizkuntza: gaztelania

GJH 4. Kalitatezko hezkuntza

Adibide zehatzen bidez, MARVEL edo DCren superheroien komikietatik hasi eta nobela grafiko berrienetaraino, erakutsiko dugu nola matematikak ere (pi zenbakia, Moebiusen banda, urrezko proportzioa, Fibonacciren segida, matematikako teoremak, eta abar) komikien lurraldea betetzen.

Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2025 Zientzia Astea - XXV. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea
Our Spring Sale Has Started

You can see how this popup was set up in our step-by-step guide: https://wppopupmaker.com/guides/auto-opening-announcement-popups/

Modificar Reserva

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

Our Spring Sale Has Started

You can see how this popup was set up in our step-by-step guide: https://wppopupmaker.com/guides/auto-opening-announcement-popups/

Datu pertsonalen tratamendu datuak babesteko arautegia

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak apirilaren 27an emandako 2016/679 EB Erreglamenduko 13. artikuluarekin bat etorrita (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko erreglamendua), honen bidez jakinarazi nahi dizut zure datuak UPV/EHUren erantzukizunpeko fitxategian gordeko direla, eta, era berean, honen berri ere eman nahi dizut:

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa
Datu tratamenduaren arduraduna Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatea.
Datu tratamenduaren helburua Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak Zientzia Astea izenburudun programan antolatzen dituen lehiaketa eta jardueretan parte hartzen duten pertsonen gestioa. Hurrengo edizioei buruzko informazioa eta zientziaren zabalkundearekin zerikusia daukaten jarduerei buruzko informazioa bidaltzea.
Datu tratamenduaren legitimazioa Zure adostasuna. Hala ere, jakinarazten dizugu adostasuna edozein unetan kentzeko eskubidea duzula, baina horrek ez duela inongo eraginik lehendik emandako adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean. Era berean, informazioa bidaltzeko ere, zure adostasuna izango da oinarri.
Datu tratamenduaren hartzaileak Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legez agindu ezean.
Eskubideak Datuak atzitzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko; bai eta beste eskubide batzuk ere, informazio osagarrian azaltzen denez.
Informazio osagarria Babestu

Datuen babesari buruzko informazio osagarria

Arduraduna

Zure datu tratamenduaren arduraduna:

  • Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea IFK: Q4818001B.
  • Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa – Bizkaia.
  • Web orria: www.ehu.eus
  • Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus

Helburua

Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Datuen tratamenduaren helburua da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak Zientzia Astea izenburudun programan antolatzen dituen lehiaketa eta jardueretan parte hartzen duten pertsonen gestioa.

Hortaz, behartuta zaude datu pertsonalak ematera, datu horiek gabe ezinezkoa izango baituzu Zientzia Asteko jardueretan parte hartu.

Bestalde, helburua da, zure baimenarekin, EHUalumnirekin zerikusia daukaten beste jarduera eta programa batzuei buruzko informazioa bidaltzea posta elektronikoz zein ohiko postaz.

Era berean, helburua da, zure baimenarekin, hurrengo edizioei buruzko informazioa eta zientziaren zabalkundearekin zerikusia daukaten jarduerei buruzko informazioa bidaltzea posta elektronikoz zein ohiko postaz.

Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuen argitan.

Datu pertsonalak

Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?

Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:

  • Identifikaziorako datuak: NAN/IFK, izen-abizenak, helbidea (posta helbidea eta elektronikoa), telefono zk. eta sinadura.
  • Datu pertsonalak: jaiotze data, jaiotze lekua, sexua, adina eta nazionalitatea.
  • Egoera sozialari buruzko datuak: zaletasunak eta bizitza estiloa.

Legitimazioa

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Tratamenduaren legezko oinarria da adierazitako helburuetarako adostasun esplizitua eman duzula. Hala ere, jakinarazten dizugu adostasuna edozein unetan kentzeko eskubidea duzula, baina horrek ez duela inongo eraginik lehendik emandako adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.

Hartzaileak

Zein hartzaileri jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Ez zaie hirugarrenei lagako tratamendu honen xede den daturik, legeak agindu ezean.

Eskubideak

Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?

Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.

Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako. Tratamendua bitarteko automatizatuen bidez egiten denean, eskubidea duzu zure datu pertsonalak erabilera orokorra eta irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean jasotzeko, eta beste arduradun bati emateko datuok.

Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.

Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. UPV/EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko,e do balizko erreklamazioak aldezteko.

Informazioa bidaltzeko tratatzen diren datuen kasuan, UPV/EHUk helburu horietarako erabiltzeari utziko dio erabilera horren kontra zaudela adierazten duzun unean.

Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak:

http://www.ehu.eus/babestuEra berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean:

http://www.avpd.euskadi.eus

Our Spring Sale Has Started

You can see how this popup was set up in our step-by-step guide: https://wppopupmaker.com/guides/auto-opening-announcement-popups/