Erakusketaren datak: azaroaren 4tik 14ra Lekua: Clara Campoamor Zentro Zibikoa. Erakusketa aretoa Ordutegia: – Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00 / 16:00-21:00 – Larunbatetan: 10:00-14:00/17:00-21:00 |
Komisarioa: Vega ASENSIO. Ilustrazio Zientifikoko Masterra. Zientzia eta Teknologia Fakultatea. UPV/EHU
UPV/EHUko Ilustrazio Zientifikoko Masterraren erakusketa
Masterrak, hasieratik, Euskal Wikilarien Kultura Elkartearekin kolaboratzen du (2017/18), ikusizko edukia sortzeko eta belaunaldi gazteenei zuzendutako artikuluak aberasteko, horiek baitira baliabide honen erabilera intentsiboena egiten dutenak.
Erakusketa honetan honako hauek aurkezten ditugu:
- Ibai-arrain autoktonoak 2019/20 ikasturtean.
- Ibai-arrain aloktonoak 2020/21 eta 2021/22 ikasturteetan.
- Arrantza-intereseko arrainak 2022/23 ikasturtean egindakoak.
- Aukerata txiki bat itsas animalia enblematikoen infografiekin.
Marrazki-bilduma honen bidez ikasleak kontzientziatu nahi ditugu espezie autoktonoen egoeraz, espezie aloktonoen arazoez, arrantzarekin zerikusia duten gaiez eta ingurumena zaintzeko dugun erantzukizunaz.