Eguna: azaroaren 8an, ostirala Lekua: Clara Campoamor Zentro Zibikoa Ordutegia: 17:15-18:15 Iraupena: 50 minutu Hizkuntza: euskara Publikoa: 6-8 urte Izen-ematea: urriaren 28tik aurrera – Barakaldoko kultur etxe eta zentro zibiko guztietan – 94 478 9552 / 94 478 9485 telefono zenbakian – Online: Barakaldoko Udaleko egoitza elektronikoaren bitartez (BakQ beharrezkoa) |
Irakasleak: STEMTOKIA
Tailer interaktiboa da, eta, jarraibideei kasu eginez, “Ura aurrezteko robota” egin eta programatuko duzu LEGO WeDo 2.0 erabilita.
Robot adimendun hori simulazio bat izango da, pertsonak txorrotetatik gertu daudela detektatzeko eta ura automatikoki emateko edo ez emateko diseinatua. Horrela, etxean uraren erabilera kontzientea sustatuko da.