Eguna: azaroaren 9an, larunbata Lekua: Clara Campoamor Zentro Zibikoa Ordutegia: 10:30-11:30 Iraupena: 50 minutu Hizkuntza: euskara Publikoa: 9-12 urte Izen-ematea: urriaren 28tik aurrera – Barakaldoko kultur etxe eta zentro zibiko guztietan – 94 478 9552 / 94 478 9485 telefono zenbakian – Online: Barakaldoko Udaleko egoitza elektronikoaren bitartez (BakQ beharrezkoa) |
Irakasleak: ZIENTZIAPOLIS
Ur “zikinak” iragazi eta malutatuz berreskura daitezke, horretaz gain tratamendu mikrobiologikoak ere egin daitezke, hondakin-uraren kutsatzaile biologikoak deuseztatzeko. Horiek dira ur-araztegietan egin ohi diren prozesuak. Tailer honetan hondakin-urak arazteko planta bat birsortuko dugu, eta deskribatutako tratamendu guztiak garatuko ditugu: iragazketa, malutapena eta tratamendu biologikoa.